Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nagusiak, kontatzailearen aurkez eserita baitzen, altxatu, mahaia inguratu, besoak zabaldu eta besarkatu zuen Golubtxik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 44. orr.
Sartreren beraren berbak erabilita, gosekilik eta hilzorian dagoen umearen aurkez aurka, Goragalea eleberria ez da hil edo biziko gertatzen. Berria - Kultura 2004-03-13
Eta horretarako jartzen ditut hemen arazo hauek ikusten ditudan gisa, jakinik musika txarra aitzinetik dela ordaindua, aurkez aurke, gai hauetan zintzoki kezkaturik dena interesdun bezain eroapen handikoa izango delakoan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 37. orr.
Parte-hartzaileek gipuzkoar erako aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: aurkez aurke edo desafioa, eskua aldatzeko soinua edo alpargata izenekoa, agurra eta zortzikoa. Berria - Kultura 2004-05-22
Pareta batean bermatua zen, ni aurkez aurke nintzela, espaloi mehartxo hartako erdi-erdian. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.
Erran dizut bertze nonbait ezen jaun Marcel eta osaba Joanikot anitzetan egoiten zirela buruz buru eta aurkez aurke, baina nehoiz ere ez kolerak eta haserreak harturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.
Aurkez egon nahi izan dutelako, bihoakie gure esker ona Batzorde Eragile Federalari eta haren ordezkari Alvaro Cuestari, Euskadiko Alderdi Sozialistari, Aragoiko Alderdi Sozialistari [...] eta beste hainbat eta hainbat kide sozialistari -hainbat instituzioetako goi arduradunak izaki-. ETC-prentsa Berria, 2008-04-05
Aurrean dagoena aurkez dago, gauza ala biziduna izan eta orduan, aurkezten da edo bere burua aurkezten du. ETC-literatura, saiakera Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008