Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure bihotz gaixoak, munduko sorkari harrigarriak, bizi bizian bertatik bertara sumatze, ikuste, aditze, ukitze, eskuratze... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.
Aldekoen kemena eta kontrakoen izua pizten zuen Montogommeryren izena aditze hutsak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 270. orr.
Beste batzuei buruko mina jartzen zaie "Euskadi" edo "Euzkadi" aditze hutsarekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 96. orr.
Aditze hutsaz pizten dute jendearen mirespena eta errespetua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.
Ba omen zuen iragan mendeko sendagile anatomistak bizi izandako istorio tristearen aditze lanbrotsua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Bi autoritate horiek bat egitean, halako elkar aditze bat etorri zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 327. orr.
-Nik ez dut liburu hori irakurri -esan zuen neskaren amak-, baina badut bere aditzea. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 78. orr.
Inkomunikazioa gainditu dugu eta hori oso gauza garrantzitsua da epe erdira lasaitasuna, egonkortasuna eta elkar aditzea zabaltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Baldin haurrari gozo bazitzaion aitaren ikustea eta aditzea, ez bide zen gutiago hunen bozkarioa, egunetik egunera hobeki ezagutzen zuelarik, Jainkoak ondokotzat eman zion herritar gaztearen kar saindua. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 210. orr.
Aditzearen forma huts gisa aurkezten diren hauek sentimenean emandako anizkunkia determinatzen dute. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.
aditze hutsak (5); elgar aditze (3); elkar aditze (3)
aditzea aski (3); aditzea ere galaraziko (4); aditzea izan (4); elgar aditzea (3); elkar aditzea (6); ez aditzea (5); haren aditzea (4); horren aditzea (5); kontuak aditzea (3); trumoiak aditzea ere (4); zeruko trumoiak aditzea (4)
hori aditzeak (3)
aditzerik ez (4); aditzerik izan (3); haren aditzerik (3); horren aditzerik (5)