Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurikular 1 iz entzungailua.

Atea ondo itxi eta atzean inor ez zegoela ziurtatu ondoren altxatu zuen aparailuaren aurikularra eta zenbakia markatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Telefonoari eskuarekin eutsi gabe erabiltzeko saltzen diren aurikularrek kalte handiagoa egiten dutela jakin behar dute.  Berria - Gaiak   2004-12-22

Kabina batean bi neska gaztek barre egiten zuten aurikularrean belarri bana itsatsita.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.

Taldeko kirol zuzendariaren aginduak jasotzeko aurikularrik ez duen bakarra omen da Laiseka, eta tamainako askatasunak ekartzen ditu atzokoaren moduko hutsegiteak.  Berria - Kirola   2004-06-05

Becker andrea pixka batean pentsatzen egon eta berriro heldu zion aurikularrari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 155. orr.

Ivyk aurikularra hartu zuenean, orduantxe bakarrik makurtu zen Dick, eta amore eman, ni Ivyrekin bakarrik ez uztearen adiskidetasunezko zerbitzua egitera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Polimiliak -paranoide alkoholikoa, Sedanok esan zidanez- hiru egun egin zituen etxean aurikular handi batzuk jarrita, baina ezin izan zuen deus aurkitu, noski.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Telefonoak jotzean, eskumuturreko erlojuari begiratu dio, besoa aurikularra hartzeko luzatu duenean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 99. orr.

2 iz hatz txikia.

Ezkerreko eskua astindu eta hatz txikia, aurikularra deitzen dioten hori, are txikiagoa zen orduan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.

· 3 izond bihotzeko aurikulari dagokiona; belarriari dagokiona. (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Batzuetan nahas daiteke entzumenaren patologia batekin, edo alderantziz; LBG giltzadura pabilioi aurikularraren atzealdean dago eta.  ETC-entziklopedia   Loki-barailetako giltzadura akats, Wikipedia

Odola bihotzaren ezker eta eskuin aurikuletan metatzen den heinean, nodo sinoaurikularrak (bihotzaren taupada-markagailua) seinale elektriko bat bidaltzen du, uzkurketa aurikularra gauzatuz. ETC-entziklopedia   Fonokardiograma, Wikipedia

4 fibrilazio aurikular maiztasun kardiakoa jaisten, igotzen edo gorabeheratsu bihurtzen denean sortzen den arritmia.

Hipertentsioa, diabetesa, bi aldaketan ebakuntza egiteko beharra, ernia diskala eta fibrilazio aurikularra ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Ondorioz, hipertentsioa, diabetesa, bi aldaketan ebakuntza egiteko beharra, ernia diskala eta fibrilazio aurikularra ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fibrilazio aurikularra (3); telefonoaren aurikularra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus