Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aureola 1 iz argi koroa.

Aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da, apezpikuen mitra edo Aita Santuaren tiararen gisara.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Bakarrik Ixabel ikusten nuen, Ama Birjina Fatiman bezalako aureolaz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 59. orr.

Gizonaren inguruan aureola gorria ikusirik, alarmatuta, instintoz erreakzionatu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 61. orr.

Zu nire bizitzan sartu baino lehenago ere, bazegoen zure inguruan aureola bat, koroa bat, aberastasun, bereizgarritasun eta misterioz egina.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

On Camillok, eskailera batera igota San Joseren aureolari distira ateratzen ari zela, bueltatu eta zer nahi zuten galdetu zien.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 51. orr.

2 iz ospea, entzutea.

"Antzinako" izateak ematen duen ospearen aureolarekin jantzitako abanderatu bailitzan, bera izango da arkitekturaren ideia, berau arte intelektual bezala hartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus