Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aura 1 iz pertsona eta gauza batzuei darien argitasuna, ustez halako sentsibilitate berezi bat dutenek bakarrik ikus dezaketena.

Sua garaile izan baitaiteke, bere materiaren gorputz gehiago infinitutik sartzen den lekuan; gero indarra moteltzen zaio, beste arrazoiren batek menperaturik, edo gauzak akabatzen dira, haren aura kiskalgarriek irentsita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Sukarraldi tekniko hartan eroetxetik alde egindako txoroa ematen zuen osabak, berritasunak liluraturiko aura, nik inportazioen anizte lanetan jarduten nuelarik kaietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.

Nik entzutez ezagutzen nituen Kurt eta Trieste, bi hitzok misteriozko aura bat zuten niretzat erdi lanbrotan gogoratzen nuen istorio bati esker.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Bere lehengo duintasun eta goitasuna ere biluzi egin zizkiotela ematen zuen, erlijio-gizonaren aurazko itzala galduta gizaki soil, zahar eta gupidagarri bihurturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

2 iz norbaiti edo zerbaiti darion zer berezia, halako zirrara eragiten duena.

Txantxetan ari ez zelako aura modukoa edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 140. orr.

Horrek denak aura sakratu bat zemaien Ahmeti eta Gülbaharri.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 110. orr.

Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola-halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola-halako karisma bat.     «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Euren lanbidearen garrantzia nabarmenegia da, bereizgarri baitute estatuko erakunde bateko langile direnen aura zinikoa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 259. orr.

Irakurlearen begietara, haren aura darama, nahitaez.  Berria - Kultura   2004-02-07

Hauskor aura batek inguratzen zuen beti, obsesioaren oldarrak oldar, eta agian horrexegatik ez zioten utziko inspektore izaten: errazegi kraska zitekeelakoan edo.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 62. orr.

Baina batez ere, bere iraganeko gertakizun bat zen aura berezia ematen ziona.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Hala ere, hori galdetzen genion ikasleon aurrean irabaziak zeuzkan prestijioa eta aura iraultzailea ez galtzearren, hitzerdiz erantzun zigun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.

Eta ez dugu gogo izpirik aura horren ezabatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

-Barkatu esango dizudana, maitea, baina zure inguruan oso aura gutxi sumatzen dut nik, oso gaitasun gutxi etorkizunaren erresonantziak hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus