Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, denak bildu nituen eta dohakabe horien izpiritua aupatzeari ekin nion. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 144. orr.
Gogoan har itzan hiri bonbardatu horien argazkiak: jendea hilik eta etxeak lur arras, baina komunak, hodi zutikakoen gainetik aupatuak, tente oraindik ere zerurantz harro begira. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 146. orr.
Eta hitza betetzeko tenorea ere ailegatu zitzaion, inguru hartan gero eta etxe erraldoiagoak aupatzen zituela. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 123. orr.
Euskaraz ari den idazlea, gehienetan, herriaren alde dabilelako aupatzen da, eta arrazoi horregatik, goi mailan jartzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 289. orr.
Barre karkailaka aupatzen genituen txisteok, ez onak edo gatzdunak zirelako, juduen bizkar ari ginelako baizik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 52. orr.
Horratx jendaje berbera, han aupatuz, hemen umilatuz, bi nazio eredu, elkarren etsai, sortzera etorria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 120. orr.
Beharbada hala uste duelako dio hori, edo horixe sinetsarazi nahi dizuelako, bihotz eman eta zuen aupatzeko. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 119. orr.