Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakasle batzuk ere, ikasleekin batera, aupaka eta goraka hasi ziren albiste hori entzutean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 283. orr.
Era hartan, gazteen etenaldi eta gehiegikerien artean, Fionnek kontaketa amaitu eta isilik geratu zen, lotsatuta, jendeak txaloka eta aupaka ekiten zion bitartean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 121. orr.
Hau aupaka eta txaloka hartu zuten Falujako ehunka lagunek, meskita batera otoitz egitera joan zelarik. Berria - Mundua 2004-05-01
Gau-pasa egiten ari duk errege, topaka, parrandan jo eta su, dantza-zalaparta bizian; eta Rin-eko ardotik tragoa jotzen duen aldiro, atabal-turutak arrantzaka hasten dituk zurrutaldiari aupaka. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.