Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerrako tarterik luzeena fronte horrexetan eman zuen, militar graduazioan gora eginez, Alderdi Komunistaren aupadaz beti ere, horrela 1938a baino lehen komandante mailara iritsi arte. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
Aupada beldurgarri bat lehertu zen Héracliusen inguruan, eta hura, burua erabat galdurik, leher gaizto egin beharrean abiatu zen lasterka, bere segizio deabruzko hura atzetik kendu ezinda. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.
Sariak aupada bat izan dira niretzat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.
Ulertzen dut zergatik egin zen Erriberakoaren hautua, badakit Nafarroarena, aupadarena, diskriminazio positiboarena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 21. orr.
Zin egin zuen heriotzari aupada joko ziola eta gizadi berri bat sortuko jainko-aginduek ezarritako suntsipenaren erdian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.