Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken batez, gure ondoan ordu gozo aunitz egindako laguna zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Markel artista zen, bi baino areago, esku aunitz behar ziren bere makilaren buruei heltzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.
Nolabait esan, xantrea eta eskolaua, batez ere, kantuaz arduratzen ziren hasiera batean, eta sakristaua ez preziski, baina, atzenean hiruek zizuten eginkizun berdintsua: apezak lagundu elizako zeregin aunitzetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.
Baina kasu honetan, bertze aunitzetan bezalaxe, alferrik saiatuko dira altxatua zuzentzen: ederki jakin izan baitu Filipek egoerari atxikitzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.