Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dendaren atzealdean, aurpegi zorrotz eta zurbileko mutiko bat aulkitxo baten gainean zegoen zutik, bigarren sorgin batek orratzez barrena hartzen zion bitartean soineko beltz luzeari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 73. orr.
Eskale gizajoari denek eman zioten zerbait, baina horrek aulkitxoaz jo din bizkarrean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 130. orr.
Eta gero eskumuturrak jarri eta eskuineko eskuarekin ebakia egin nuen ezkerreko eskumuturrean... eta gero indar guztiarekin kolpea jo nuen eskuineko eskumuturrarekin aulkitxoan iltzatutako labanaren kontra. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 43. orr.
Mutil gazte korkox bat datorkio atzetik, aulkitxo bat eskuan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.
Jesarri nintzen, bada, aulkitxoan, eta ekin zion berak zereginari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 92. orr.
Beno, bere aurreneko denboraldian ez zuen entrenatzen, ez zen aulkitxoan esertzen. Berria - Kirola 2006-04-30
Jose Mourinho Portori horrenbeste loria emandako entrenatzailea kontrarioen aulkitxoan ikustea zen berezia. Berria - Kirola 2004-12-08