Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aukeramen iz aukeratzeko ahalmena. ik hautamen.

Eta horrela, aukeramen indartsua duten arima arrazionalak ahultzen direnean, sorkarien behe mailetan kokatzen ditu, dagokien lekuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Askotan egoten zen tarteko egoera batean, erdi ametsetan bezala; orduan, pentsamenduaren kontrola eta aukeramena galtzen bazituen, fantasiarako eta arinkeriarako erdi askatasuna erdi konpultsioa gailentzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.

Gotzain batek egin zion eraso, aukeramena ukatzeagatik, nonbait (eta ateoa izateagatik, gauza jakina gaur egun).  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 10. orr.

Nola ezkondu logikoki, esate baterako, aukeramenaren doktrina eta patuarena, edo historiak noranzko bat duelakoa?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus