Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auhen 1 iz atsekabearen edo ondikoaren adierazpena.

Euskaltzain adinduak dolorezko auhen luzea hegaldarazi zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 170. orr.

Haur baten auhena indarge iritsi zen tabikearen beste aldetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.

Auhen min bat eginez altxa naiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Auhen moduko bat nahastu da tartean, gero eta ahulago, isildu den arte, eta berriz agertu dira ehiztariak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.

Enrietak auhen bat ito zuen, eta besoak ireki zizkionean, Joantto bertan babestu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Goruaren auhen luze eta xuabeak bere onetik atera zuen Yusuf.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 89. orr.

Bagoitik auhenak altxatzen dira, hil zorian direnen korrokak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Gau hartan, esnatu eta auhen eta zarata entzun zuenez gero, amaren logelara hurbildu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

2 auhen egin

-auhen egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Zeure baitara etorririk gogoeta egin ahal bazeneza une batez, berehala ulertuko zenuke bozkariotan egon behar zenukeela, auhen egin ordez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 343. orr.

Jackek auhen egiten du, aulkian esertzen da, lur jota, eta aurpegia eskuen artean ezkutatzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 138. orr.

Gringo apurtxo batez auhen egin eta gero seko geratu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auhen bat (8); auhen batean (4); auhen egin zuen (3); auhen egiten (3); auhen luzea (4); auhen txiki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus