Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

augurio iz seinalea, zantzua.

Lehenengo konpainia ahal bezain arin abiatu zen, Widfararen augurioak augurio, iluntasuna sakona baitzen oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 132. orr.

Ruper Ordorikaren doinuek jaso zuten augurio ona, Fas Fatum kantuko hitzekin jarraituz emanaldia.  Berria - Kultura   2004-05-08

Nire izen halaber urdinaren hautapenak, Thule lips, augurio on baten kutsua hartzen zuen hartara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Grima ez da zantzu edo augurio bat, heriotzaren eragilea da!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Antzinako Grezian, ezein errege ez zen ausartzen ekinaldirik txikienera ere augurioek zer zioten aurrez jakin gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus