Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auditoria, normalizazio eta sinestamendu ereduak ere proposatu izan dira, nolabaiteko seriotasuna ematen omen diotelako, nahiz eta ezaguna den sinestamendu eta auditoria prozesu horien inguruan ere iruzurrak baduela lekurik, eta ez txikia gainera (galdetu bestela Enroneko langile eta akziodunei). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.
Bruselak martxoan jakinaraziko duen proposamen horretan, auditorien gainean gobernuen politikak indartu asmo ditu. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Borreroari joan den urtean egin zitzaion auditorian, dena behar bezala zegoela frogatu ahal izan zuten (beti bezala, bestalde): txostenek adierazten zuten adina ziren exekutatuak, ez bat gehiago, ez bat gutxiago. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.
Greziako oraingo gobernuak eman du arazoaren berri, kontu publikoen auditoria egin ondoren. Berria - Ekonomia 2004-10-22
Auditoria soziolaborala enpresen eskura dagoen analisi erreminta bat da, eta aukera ematen du jarduera eta prozesuei buruzko informazioa lortzeko, kudeatzeko eta zuzentzeko. ETC-entziklopedia Auditoria soziolaboral, Wikipedia
Kontuen auditoria urteko Kontuen, nahiz beste finantza orri edo kontabilitate agirien, berrikuspen eta egiaztapenean oinarritzen den jarduera da. ETC-entziklopedia Kontuen ikuskaritza, Wikipedia
Aplikatzekoa den araudiarekin bat, kontuen auditoria egitera behartuta dauden sozietate publikoek auditoria eta kontrol batzorde bat eratu beharko dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Nafarroako ondareari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2007
Atzo zuen diru kontuen auditoria erakusteko eguna, eta Frantziako Federazioko kideekin ere bildu zen. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-07-11
Eta badago beste bat hauteskunde ostean udalbatza berriak udal kontuen auditoria egiteko aukera izan dezan. ETC-prentsa Goienkaria, 2014-12-19
Udalak kontuen auditoria egitea oztopatu izanak uste hori indartu dio koalizioari, eta berriz eskatu du ikerketa sakona. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2016-02-26
Beristainek, besteak beste, AEKn ibili izan zenean diru kontuen auditoriak egin izan zirela azaldu zuen, eta ezinezkoa izango zitzaiola legez kanpoko ezer finantzatzea. ETC-prentsa Berria, 2005-11-23
Ikertzaile modura kontuen auditoria eta sektore publikoaren kudeaketa eta kontularitza landu ditu, batez ere. ETC-prentsa Berria, 2010-02-19
Bagenekien kontuen auditoriaren berri, baina ez dugu ezer esan nahi izan, ez daukagulako azkeneko emaitza, baina hedabideetara atera da partidak erosi izanaren berria, eta horregatik azaldu gara gaur hemen. ETC-prentsa Berria, 2015-02-18
Egun Deustuko unibertsitateko dekanoa eta Kontabilitate eta Kontu Auditoriarako Institutuko kidea da. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-05-08
Kontu-auditoriak ere egin ahal izango ditu, xede berarekin, bere kabuz edo kanpoko entitate independenteak kontratatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Kontsumoari buruzko Legeak, (Alkorta, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo ), UPV/EHU, 2007