Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
auditoreak eskatzen duenerako. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 52. orr.
Haren gainean karpetaz osaturiko bi zutaberen artean ageri zen Potzoloren burua, purgatorioko kontuhartzaile, enpresa ezinezko bateko auditore. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Hitz lauz eta soilez enpresen egoera azaltzeak behar luke kontabilitate, auditore eta enparauen helburu. Berria - Ekonomia 2006-02-15
SPRIk eta Zinpeko Kontu Auditoreen Institutuko EAEko ordezkariek akordioa sinatu zuten atzo, Internet bidezko salerosketetan segurtasuna hobetzeko xedez. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-09-26
Tubos Reunidos egoera zailean dagoela agerian gelditu da, berriz ere, PwC kontu auditoreak tutugilearen iazko kontuei buruz egindako txostenean, zeina herenegun erregistratu baitzen CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordean. ETC-prentsa Berria, 2019-04-24
Batzarako deialdia egiten denean, akziodunen esku utzi behar da sozietatearen kontu-auditoreak emandako ziurtagiria, 144. artikuluaren lehenengo paragrafoaren c) letran ezartzen denaren arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea Merkataritzako sozietateen legeria, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2008
Kontu-auditoreek atzerrian aztertzen badituzte justifikazio-kontuak, azterketa egiten den herrialdean jarduten duten auditoreek egin ahalko dute azterketa hori, baldin eta herrialde horretan lanbidean jarduteko habilitazio-araubidea badago. ETC-zientzia, zuzenbidea Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen aldaketa, Nafarroako Parlamentua, 2010
2010eko kontuen auditoreak aukeratzea: lks auditores sl proposatzen da. ETC-prentsa Goienkaria, 2011-03-11
ROACen izena emanda daukaten kontuen auditoreek prestakuntza jarraituko ikastaroak egin beharko dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 49 zbk., , UEU, 2004 - apirila-ekaina
aKontuen Auditoreen Errolda Ofizialak, interesa daukanak horrela eskatzekotan,... zerrenda eguneratua emango du. ETC-zientzia, zuzenbidea Administrazioko eta zuzenbideko euskara: ikuspegi jurilinguistikoa, (J. Ezeiza), UPV/EHU, 2012