Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Debekatu egiten dizut joatea, aditu didazu? Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 131. orr.
Jende askoren topaleku denez, istorio asko aditzeko parada izaten dugu, belarriak erne eta ez argizariz beteak izanez gero. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.
Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan, ardien marrakak, antzaren karranka, pulinda baten uhuru hantua, haurren hatsartze urria, koilareen asotsa kikeren hegietan, bi eztul eta loiroan geratu buhame-saldoaren karkaila uherrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.
Karmeleren hitzak aditu bezain laster, amaren keinuak gogorretik bigunera eta ekaitzetik barera egin zuen, apurka-apurka irri bat bihurtzeraino, interjekzio bat haren ezpainetan: "A! ". Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.
Noizean behin, honelako esaldiren bat aditzen zion: "Fama adiskide aldakorra duzu, Harry" edo "Ospea ospetsu bezala jokatzea da, gogoratu hori". Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.
Gainera, nire taldeko bertze au-pair batzuei adituta, fite endelegatu nuen zein zorionekoa nintzen Corytarrekin. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.
-Egia esan, ez dakit asmatuko dudan; bidean nire pentsamenduekin eta zuri adituz etorri naiz, despistatuta. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 28. orr.
"Lope de Iraurgi", erantzuten diote; "Baskoa da", eransten du bigarrenak; "Kontrabandoan aritzen omen da", aditu da. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.
Herria esnatzen denean, goizaldean, idien marruak aditzen dira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Takateko bat aditu zen, eztanda txiki baina bere sikuan amorru bizikoa, potoa zati-zati egin zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Holakorik haatik ez nuen behin ere aditua! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.
Joan Bataiatzailea ez zen eroa Kaligula bezala, baina tonto samarra zen, zeren garrasika ibiltzen baitzen basamortuan, inork aditu ezin zion tokian. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.
Ez al duzu aditu, Hagit-en seme Adoniasek bere burua errege izendatu duela, David gure jaunak deus ere jakin gabe? Elizen arteko biblia 1 Erg 1,11
Familiaren kontsolamendu eskariari erantzun dut ele xuriz, ene ahotsaren oihartzun kiretsa aditzen nuela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Dena, baina ezer gehiago ez; aditu? Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 22. orr.
Lehen planoan ageri den liskarraren atzetik, elkarrekiko jakin-nahi bera eta gaizki-ulertu berberak daude, elkar aditzeko desira erreal bat ezkutaturik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.
Apez polones batek eta aleman batek ez dute aise elgar aditzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.
Zarata handi batek harrapatuta baninduka bezala ibili nintzen goiz guztian, arreta ganorazko ezertan tajutu gabe eta gainerakoen hitzak aditu ezinik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 67. orr.
Ez dira aspertuko zure belarriak aingeruen soinu eta kanta gozoak aditzez, eta milioika joango zaizkizu urteak, denbora apur bat baizik ez balira bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.
Ez zen entzuten zuen lehen aldia, auzoan arrunta zen irratia ozen jarritako musika aditzea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 45. orr.
Sentimenean ematen zaigun anizkunkia determinatua den zerbait gisa, hau da, objektu gisa aditzen dugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.
Italiana garbitzen ari zen telefono hotsa aditu zuenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Eta haren bihotzak mintzorik aditzen ez duenean zer adieraziko du bada? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Galitziako laborariek lepoa moztu ziotela ere aditu zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.
Aurrera zihoan, umeteriaren oihuak entzun gabe eta goialdetik igarotzen ziren trenen dardara txundigarria aditu gabe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Zaldunek ez zituzten ongi aditu damaren hitzak, gazteluko jaunari ekin baitzioten, ezpata kentzeko. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 115. orr.
Aditu dut bere izena noiz edo noiz, baina orain ez datorkit gogora - jaikitzeko eta musu emateko keinua egin zuen Pilar izeneko ahizpa nagusiak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 34. orr.
Euskal Herriaren erdigunean dago, eta bazterretako hizkerak baino -bizkaitarra eta zuberotarra- errazago aditzen da erdigunekoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 33. orr.
Taibele bere istorioa kontatzen aditu eta entzutera gelditu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.
Hark zirkulua nola estutzen zen aditu zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.
Herrian izango zuen entzuna, ez zion halakorik inoiz aditu aitari, ez eta osabari ere. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 166. orr.
Harrabots burrunbatsu bat aditu dut belarrietan, eta, hurrengo, ezertxo ere ez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.
Maleta eskuan hartu eta pauso bat emanen duzu aurrera, tren hotsik aditzen ez den arren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.
Aire kondizionatuaren ufakada epel erregularrak baizik ez zituen aditzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 54. orr.
Gutxienez ehun eta hirurogeita zazpi urte izan behar zituen emakume batek aditu ez zuen aholku bat eman zion eta Lucasek, ezer ulertu ez bazuen ere, esan zion "zeu ere irtengo zara egunen batean". Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 25. orr.
Aditu zituzten Saulek eta israeldar guztiek filistearraren hitz hauek, eta beldurtu egin ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.
Neska gehienak, ez denak, eta mutiletako batzuk dira txokolate konturik aditu nahi ez dutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.
Zera erotizatuko hau horrek! -aditu zuen Gabinek Xankaporen protesta, sarrerako atea itxi eta pasillo laburrean hiru urrats eman bitartean. «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.
Ondo pasatu zuten gau hartan, edo hala oroitzen du Aniak une hauetan, melodiaren erritmo geldoa aditzean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.
Lurringaien katearen zuzendariak belauniko jarrarazi ninduen bere aurrean eta lanari zintzo ekiten ari nintzaion bitartean ametsetan hartu nituen edertasun-gai haiek, nire usainaren gozoa adituz eta nire larruazalaren labaindura sentituz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.
Kraskatu egin zitzaion ahotsa, eta negarrez hasiko zela iruditu zitzaidan; halaxe egon ginen une luze batez, sukaldeko kean bildurik, eltzetik zetorren belar-usaina aditzen nuela, zer belar ote zen ez banekien ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.
Bacon-i dagokionez, "bere zerbitzarietariko inor ez zen ausartzen agertzera haren aurrera Espainiako larruzko botarik gabe; ezen berehala aditzen zuen zekor-larruaren usaina, eta desatsegin baitzitzaion". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Leihoa zabaltzera jaiki beharko nuke sikiera: kedarraren usaina aditzen da, ustelarena, itxiarena. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.
Lurraren usain hezea aditzen zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
-Amak esaten dik beti aditzen dela neskameen usaina -usain egin genien maindireei-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.
Haragi fresko eta odoltsuaren usainaren presentzia hurbila aditzen duten tiburoien gisa, ontziaren inguruan aritzen zen igerian gero eta zirkulu estuagoetan, harik eta zangoez edo besoez metalezko kasko gogorra jo eta berriro kubiertaren gainera igotzen zen arte. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.
Txabola txiki hartan ere -sutondotik hain hurre egonda haren soineko berotuaren usaina aditu arren-, haren begiek ez zuten batere argitasunik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.
Geldirik zegoen hantxe eta, lepoa luzatuz, ematen zuen bere sudurtzulo zabalekin usaina aditzen ziola ateko zur higatuari. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.
Sukaldera itzuli denean Inesek usain zaharrak eta berriak aditu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 38. orr.
Airea garbitu egin da; ez da aditzen baratxuri usainik. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.
Gizaki bati behin eta berriz ofizio batean arduraz aritu denean, aditua esaten zaio. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.
Nik dakidala, hori da zenbaitetan aditua izateko bide bakarra: dena delako horretan aritua izatea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 61. orr.
Dimasek jakingo zuen erleak koadrotik kentzen, eta beste intsektu guztiak ere bai, aditua zelako Dimas. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 181. orr.
Horrez gain, oso lekuko argi eta aditua zen, marrazten eta ikusten zuenaren berri ematen trebea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.
Aditua dokumentu, estatistika, legedia baliabideen bilketan eta azterketan. Herria 2004-07-01
-Aditua egin al haiz gai horretan? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.
Gero, egin duzun amets horrek zer esan nahi duen jakiteko, aditu bat behar da, psikiatra edo psikologo bat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.
Dena dakien "aditu" bat da adimenik ezaren adibide garbiena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Ikasteko etorri naiz hona, eta ez dut alde egingo aditu bat izan arte. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 80. orr.
Ongizate ekonomian aditua den Vicenç Navarro ekonomilari kataluniarrak dio Europan bi Ongizate Estatu izan direla eredu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.
Ekialde Hurbilean eta islamean aditua da Engelhard. Berria - Harian 2005-08-16
Euskararen fonetika historikoaz egina zuen bere doktoretza tesi bikaina, aditua zen onomastikan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 157. orr.
Euskara kontuetan aditua ni neu nintzen, ofizialki behintzat. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.
Titinek bizkarra primeran duela adierazi du, ordea, eta ez dago aditua izan beharrik kantxara nolako gogo eta indarrarekin aterako den aurreikusteko. Berria - Kirola 2004-01-31
Legumptionorum Doctor titulua adierazten duten letrak, legeetan aditua, legeetan bereziki trebea dena, alegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
Bihotzeko gaitzetan aditu bat eta horretarako trebaturiko erizain bat egon beharko lirateke zentro bakoitzean. Berria - Gaiak 2006-04-30
Ikertzaileek diotenez, gaixoei tratu egokia ematekotan, bihotzeko gaitzetan aditu bat eta horretarako trebaturiko erizain bat egon beharko lirateke zentro bakoitzean. Berria - Gaiak 2006-04-30
Loeza eta nahigabeak nozitu eta gero joan zitzaion, eta hark nerbioetan aditu bat bilatzeko aholkatu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Nik banekien tatuajeak egiten aditua zela, eta ez nolanahikoa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.
Aditua zen okela zatikatzen, eta mahai ondo bete baten buruan egotea baino gauza gogokoagorik ez zuen ezagutzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Aranzadi Zientzi Elkarteko aditua da, eta landare klase hauek ekarditzaketen arriskuei buruz ohartarazi nahi du. Berria - Gaiak 2006-01-15
Bertan izan zen Jose Miqel Viladoms Kataluniako aditua. Berria - Euskal Herria 2004-10-27
Publiko aditua dudarik gabe. Herria 2002-11-14
Baina beharrezkoa dena irakurle aditua da, irakurle fina, unibertsitatearen barrenean ala kanpoan izan dadin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.
Musikaletan oso aditua da Maitane. Berria - Kultura 2004-02-11
Egia esan, bera, Lupe, ez da oso aditua larruaren gauza horietan, baina Damianekin bezala ez du inorekin egin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.
Ez dakit, ni ez naiz aditua kostaldeko ekosistemen lehengoratze prozesuetan. Berria - Gaiak 2004-08-22
Ni ez naun aditua ezertan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.
Ondotik igarotzen zareten horiek, honek ez ote dizue ezer adietan ematen? ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Hain luze joak ziren gure itzalak, gure aditu ezinak, gure ulertu ezina. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Bihotza zintzurreraino joan zitzaion, atean, aspaldiko bere umezurtzaren itxura ikusi zuenean eta, hitz bakar bat ere aditu ezin izan zuen Marirekiko elkarrizketa laburraren epean, taupada bizi haiek ez zitzaizkion baretu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.
Joan Bataiatzailea ez zen eroa Kaligula bezala, baina tonto samarra zen, zeren garrasika ibiltzen baitzen basamortuan, inork aditu ezin zion tokian. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.
Llumen aurpegiak oinazea, elkar aditu-ezina, tristura islatzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.
Deigarria zen gizon handi sendo hark zer esku delikatu luzeak zituen, zer pausaje xuabe, isil, ia aditu ezina eta, oro har, zer mugimendu baratz, zalantzati, kontu eginak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.
Bbaina itsasadarra beti egongo da hor, betidanik egon den legez, denon bizitzak zelan pasatzen diren ikusten, kalatxoriei kontatzen guk aditu ezin dugun urezko hizkuntzaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.
Zarata handi batek harrapatuta baninduka bezala ibili nintzen goiz guztian, arreta ganorazko ezertan tajutu gabe eta gainerakoen hitzak aditu ezinik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 67. orr.
Gizonak beti egin behar dik emakumeak espero ez duena, eta orobat esan behar dik emakumeak aditu ezin duena. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 137. orr.
Basurtokoa Joanesi hitz batzuk esaten ari zitzaion,gu geunden lekutik aditu ezineko ahotsez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 233. orr.
Aditzea daukat ez daukazuela telefonorik etxean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.
Lehenengoz aitaren abenturen aditzea izan zuelarik, sorbaldak jaso, eta axolagabe esan zuen: "Gizona da eta, beraz, zer nahi, horixe egin dezake". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
Seguruenik kafera gauero etortzen zaion lotsagalduaren aditzea izango duzu, ezta? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Nik ulertzen nuen moduan, malenkoniaren ikurrera lerraturiko elkar-aditzea zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.
Aditzea izanen duk Beotibarko Guduarena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.
Mendian galdutako gotorleku txiki baten aditzea izan zuen Hassanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.
Kanpotar itxurako gizon bat zegoen aitaren alboan, Norak sekula ikusi edo aditzea izan zuenik ederrena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.
Villistak, ez dakit berorrek aditzera daukan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.
Eztei-otorduko zazpi egunetan emaztea negarrez ari izan zitzaion. Azkenean, nazkatu zuen eta Sansomek aditzera eman behar izan zion. Emazteak berehala bere herritarrei jakinarazi zien. Elizen arteko biblia Epa 14,17
Tapiz zoragarriak zirela esan ohi zion Big Lanniek eta Raymond harro sentitzen zen amonak aditzera ematen zionean zeinen azkar saldu ahal izan zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) aditzera eman duenez, datozen hiru urteotan 36 milioi dolar beharko dira hegazti gripearen kontrako borrokan. Berria - Gaiak 2006-04-07
Zhejiangeko agintariek aditzera eman dute tifoiak 42.400 etxe bota, beste 88.000 kaltetu eta 260.000 landa hektarea urpean utzi dituela. Berria - Mundua 2004-08-14
Bi aldiz, eta ez barruan dagoenaren belarria gogaitzeko bezain sendo, baina ezta deitzen duenaren atzean funtsik gabeko izaera lotsati eta zaurgarria dagoela aditzera emateko bezain leun ere. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.
Nik eman nion, ordea, horretarako bidea, beraren asmakeriak aintzat harturik eta hasieratik aditzera emanik serio hartzen nuela: merezia nuen, neu konpon nendila orain, lirio--lore, fosforo, untxi eta enparauekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.
Garbi dago nobelaren dekoratu grisa, angustia eta gizonaren bakardadea aditzera eman nahi duen lan baterako egokia, bere ingurutik hartu zuela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.
Baina, lehen eszena hark aditzera eman dezakeen ez bezala, bi urte gogor igaro behar izan genituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 153. orr.
Xehetasunik ez nizun eman, eta bai erregutu, ordea, zuk ere ez eskatzeko halakorik, esan gabe baina aditzera emanaz gorabehera ilun samarren batean sarturik nengoela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.
Sentitu berri zuen eta aditzera ematerik izan ez zuen nahigabea berdintze aldera, menturara arriskatzeko gogo bizi batek hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.
Eta nik, neure artean, miretsi egiten nuen, baina ez nien bere familiakoei aditzera ematen, banekien denak jeloskor jarriko nituela eta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 88. orr.
Sakon bizitzen saiatzen zen arren, edo sakon bizi zelako, hobeki, umore handiko gizona zen, sekula ezkondu ez zena, bere idealetara iraulia bizi izan zelako, nik hala uste, haren ibilbideak eta nondik norakoak hori aditzera ematen dute behintzat. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.
Ez da, ez, bihozgabekeria; aitzitik, itxurek aditzera ematen dutena baino gehiago maite zaituztet. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 151. orr.
Matematikarentzat zorionean - zioen Grosrouvrek -, beste aurkikuntza batzuk ere egin zituen Fermatek, bere aieru ospetsua aditzera emateaz gainera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.
Espero behar zuen noiz edo noiz nik galdera hura egitea, baina jarri zuen aurpegiak aditzera ematen zuenez, munduko konturik bitxiena aipatu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 195. orr.
ETAk berean segituko du, behin eta berriz aditzera eman duenez, Ebrotik Atturrira bitarteko lur eremu guztian autodeterminazio eskubidea erabiltzen den egunera bitartean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 93. orr.
Mezuen ekarleak saiatu omen zitzaizkion aditzera ematen, egoera hartan, sasiaren lege latzen barruan, ez zegoela besterik egiterik, ulertu behar zuela. «Kuskue tanden», 2004 - 144. orr.
Are gehiago, norbaitek emakumezko esklabo baten ederra goretsi nahi duelarik, mutikoen dohainak haren ezaugarriak aditzera emateko aipatzen ditu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 116. orr.
Ibarrak ez beste hirurek mehatxuak eta presioak pairatu dituztela salatu zuten epailearen aurrean, Askatasunak aditzera eman duenez. Berria - Euskal Herria 2004-10-03
Hodeien aditzera izan du eta orduan hodei xelebreak imajinatzen ditu, zeruan barna dabiltzan eta inork harrapa ezin ditzakeen hodeiak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
"Eta Martin Lopezen emazteak gertatuaren aditzera izan zuenean, joan zen gajoa Santa Anako belardira, eta ikusi zuenean bere senarraren gorpua odoletan eta elbarriturik, jarri zen belauniko, hartu zuen senarra besoetan eta marruez hasi zen, gerra eta bere suerte makurra madarikatuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 53. orr.
157 herrialdetan ari da denera."Herrialde horietako askotan haurrak etengabeko larrialdi egoeran bizi dira, muturreko pobrezian hazten ari direlako, hezkuntzarik eta oinarrizko osasun zerbitzurik gabe», eman du aditzera Dan Toolek. Berria - Gaiak 2006-01-24
Erakaskuntzaren sailean adibidez, gaitzeko prediku ederrak aditzen dira gela elebidunen alde. Herria 2005-02-17
-Ederrak aditzen dira zure tabernan, zera! -esan nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 194. orr.
Eta, nola Joxek ez baitzuen ulertzen Antonioren jokamolderik, liskartzen eta ahakartzen hasi zitzaion, haserretzen eta etsaitzen noiznahi-den, orain arrazoin bat emaiten ziola eta orain bertze bat, baina gipuzkoarrak ez-aditu egiten zion edo irri batekin ihardesten zion, gisa hartan jokatzerat deliberatu zenez gero. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.
Joanesek berehala ulertu zuen nondik nora zebilen bere alkate eta nagusia, baina, belarriak erne-erne, ez entzun egiterik ez zuenez, ez aditu egin zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 185. orr.
-Jainkoaren hitzari ez aditu egin diotenena izan dadila Jainkoaren zigorra! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.
Beti uste izan dut ezen emakume bati laudoriorik baizik ezin egin zaiolarik, hobe dela ez adituarena egin eta bertze zerbaitetan aritzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.
Edo ez adituarena egiten da hor gaindi, edo beti zerbait estakuru tzar jalgitzen da egin behar litakeen haren ez egiteko denen buru... Herria 2004-05-27
Bainan kofesorak ez adituarena egiten du, deusik ihardetsi gabe uzten du gure etxeko seme handia. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 159. orr.
Smithers andreak ez adituarena egiten zuen, baina urduritzen hasia zela konturatu nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 140. orr.
aditu ahal (22); aditu ahal izan (11); aditu al (19); aditu al duk (8); aditu askok (27); aditu askoren (16); aditu bat (18); aditu batek (22); aditu baten (12); aditu batzuek (24); aditu batzuen (14); aditu behar (18); aditu bezain (23); aditu bezain fite (17); aditu da (15); aditu diat (8); aditu diot (9); aditu diren (9); aditu ditut (10); aditu du (20); aditu duk (9); aditu dut (37); aditu duzu (13); aditu edo (10); aditu egin (9); aditu ere (32); aditu ere nahi (8); aditu eta (116); aditu ez (28); aditu gabe (16); aditu gabeko (9); aditu gehienek (14); aditu gehienen (8); aditu genuen (11); aditu guztiak (8); aditu guztiek (13); aditu horiek (9); aditu izan (36); aditu izan dut (8); aditu nahi (82); aditu nahi ez (8); aditu nahi izan (11); aditu nion (32); aditu nire (8); aditu nituen (40); aditu nuen (126); aditu orduko (27); aditu ote (11); aditu talde (54); aditu talde bat (27); aditu talde batek (19); aditu taldearen (8); aditu uste (11); aditu zen (78); aditu zion (10); aditu ziren (31); aditu zituen (22); aditu zuen (85); aditu zuenean (22); aditu zuten (22); ahotsa aditu (15); aldiz aditu (15); bat aditu (76); bat aditu nuen (12); bat aditu zen (26); batzuk aditu (25); berriro aditu (8); beste aditu (14); boza aditu (13); da aditu (9); deus aditu (9); diote aditu (9); du aditu (19); dugu aditu (9); dut aditu (8); dute aditu (23); elgar aditu (8); ere aditu (36); eta aditu (64); ez aditu (13); ez du aditu (13); ezer aditu (8); gabe aditu (8); haiek aditu (16); hainbat aditu (17); hitz haiek aditu (8); hitzak aditu (22); hori aditu (10); hotsa aditu (32); hotsa aditu zen (10); hotsak aditu (11); hura aditu (25); inoiz aditu (14); nazioarteko aditu (14); ondo aditu (8); sekula aditu (12); unibertsitateko aditu (10); usaina aditu (16); zela aditu (9); zenbait aditu (11); zion aditu (8); zuen aditu (13); zuten aditu (11)
aditua da (61); aditua den (23); aditua ere (9); aditua eta (11); aditua ez (17); aditua izan (15); aditua nago (9); aditua naukak (12); aditua nuen (14); aditua zela (8); aditua zen (24); adituak bildu (9); adituak diren (25); adituak ere (8); adituak eta (14); adituak ez (15); adituak izan (11); adituaren arabera (18); adituek atzo (9); adituek azaldu (28); adituek azaldu dutenez (13); adituek azaldu zutenez (15); adituek diote (28); adituek diotenez (44); adituek egindako (8); adituek ere (14); adituek erredakzioa (15); adituek esan (12); adituek eta (17); adituek ez (22); adituek ez dute (14); adituek iragarri (10); adituek uste (14); adituen arabera (253); adituen arabera (253); adituen artean (28); adituen artean (28); adituen batzordeak (16); adituen batzordeak (16); adituen esanetan (140); adituen esanetan (140); adituen eta (10); adituen eta (10); adituen iritzia (10); adituen iritzia (10); adituen iritziak (10); adituen iritziak (10); adituen iritziz (12); adituen iritziz (12); adituen ustetan (12); adituen ustetan (12); adituen ustez (89); adituen ustez (89); adituren arabera (21); adituren ustez (15); adituz gero (9); aldiz aditua (10); atzo adituek (10); baina adituek (9); baina adituen (10); baina adituen (10); da adituen (8); da adituen (8); dagoeneko aditua (12); dagoeneko aditua naukak (12); dela diote adituek (33); diote adituek (98); dira adituak (16); diren adituek (9); dituzte adituek (21); dute adituek (196); dute hainbat adituk (17); dute zenbait adituk (12); duten adituek (14); duten adituen (12); duten adituen (12); erakundeko adituek (8); ere aditua (8); esan dute adituek (31); eta aditua (11); eta adituak (15); eta adituek (28); eta adituen (26); eta adituen (26); europako kontseiluko adituek (8); gaietan aditua (9); hainbat adituk (69); hainbat adituren (18); horretan aditua (10); kontseiluko adituek (8); nazioarteko adituak (8); nazioarteko adituek (16); nazioarteko adituen (8); nazioarteko adituen (8); ohartarazi dute adituek (12); omeko adituek (10); oso aditua (11); uste dute adituek (48); zenbait adituk (41); zenbait adituren (34); zenbait adituren arabera (15); zenbait adituren ustez (12); zuen adituak (10); zuten adituek (42); zuzenbidean aditua (9)