Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzizki iz hitzaren bukaeran ezartzen den morfema.

Halaber, erroa, bere aldetik, ez da autonomoa; atzizki batekiko konbinaketari esker baizik ez da existitzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Kasu horietan, hitz moztuak, mozorroak, atzizkiak eta aurrizkiak erabil daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Aditzen jokaerak, sinonimoak, atzizkiak, hiztegia, dena pilatzen zaio bere estuasunaren anabasan, eta ikusten du ez duela ikasgai bakoitza sailkatzeko, hausnar egin eta buruz ikasteko astirik izango, bere denbora behar dute-eta ulermen-oroimenek hura guztia "jakinduria" bihurtuko bada.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

"Ismoa, ista" atzizkiak ez zaizkit sobera laket, maiz kulturarik ezaren marka diruditelakotz, sinplifikazio esnobak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Honako bi hauek, bereziki: euskal ezaugarri nabarmen bat edukitzea (desberdintzearren, jakina: atzizki jatorren bat, nik zer dakit, deklinabide kasu exotikoren bat...), eta, aldi berean, erdaldunek ere aise konprenitzeko modukoa izatea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Lopez Gaseniren ustez, haur txikientzat hurbilagoa da izen hori, eta deklinazio atzizkiak jarrita, irakurtzeko inolako oztoporik ez du ematen gainera.  Berria - Kultura   2004-05-12

Esango nuke sorta berekoak ere ez direla, "tikan" atzizki hori kenduz gero.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 27. orr.

Kontuan hartu ez dugun beste aukera bat zero morfema ezabatzea litzateke, eta subjektua hirugarren pertsonakoa ez denean aditzak atzizkirik ez daukala esatea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus