Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzitu, atzi, atzitzen du ad atzeman, harrapatu.

Ez al nengoen gezur artean harrapatuta, atzituta, giltzapetuta, neure gezurrez laketua eta besteenak harrapatzen ere zaletua?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.

Damutzen ziren eta bekatu egiten zuten berriro, eta, antikristoa atzitzeko aitzakian, antikristoa ez ziren asko hil zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.

Koilarako jangaiak (zopak, eltzekiak, barazkiak) ia erabat desagertu dira-eta, sardexkaz hartu beharrekoak hatzez atzituko ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Telefonoa atzitu, Komisaldegiko zenbakia markatu eta usadioko ahots gozakaitzari jakinarazi nion Sarasa inspektoreordearekin mintzatu nahi nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Justizia-jendeak atzitu egin zituen, eta Alaini, zeinak elizgizona zela egin baitzuen oihu, ahantzia zitzaion mahuka berdeak erauztea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

Loak ez zuen atzitu, haatik, barnean zebilkion zurrunbiloa poxelu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.

Miliziakoek gu hirurok atzitu gintuzten, Aldo, Guido eta ni, artean erdi lo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

-Ekin zion ehiztariak lasterrari, baina hala ere adarbakoitzak denbora gutxiren barrunbean atzitzeko zorian jarraituko zion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus