Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina zuzena al da eskarmenturik ezaz baliaturik limurtu eta atzipetu duten gazte bat zigortzea galbidera eraman dutenetako bat bezala? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.
Gobernuarekin bezalaxe gertatzen da gaur egun patuarekin, badakigu zer den; ohartzen zara alde guztietatik atzipetu zaituztela, eta alde egiten duzu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 376. orr.
Anaia, ordea, ez zen lasai geratu, erruki faltsuak atzipetuta, eta okerkeria hura proposatzen jarraitu zuen oraindik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Niri jendea atzipetzea gustatzen zait. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
-Ekaitz alditan aditzen baita haren dunduri tristea, herria atzipetuz etsaiengandik beregandu zituen aberastasun guzien truke, nork aterbe emanen aterik ate hasten denean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.