Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzipen 1 iz atzematea, harrapatzea.

Kaiolan zeuden lau emeen artetik edozein hautatu zuela, gutxien estimatzen zuen emea, "argotean jostailuzko numeroak esaten zaien horiek baino egiten ez zituenetako bat"; edozer, Elsaren atzipena saihestu eta bere izarra babestearren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Interpretazio honek badu ziurtasun maila bat, izan ere akademikoen eszeptizismoak zirrara sentigarrietatik datorkeen ziurtasun kognoszitiboa defendatzen zutenen jarrerak kritikatu nahi zituen; eta ziurtasun hori adimenezko ezagutzatik, Ideien atzipenetik soilik etor daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

2 iz ordenagailuetan eta kidekoetan, memorian edo fitxategi batean dagoen informazioa bilatzeko eta lortzeko ekintza.

Ordenagailuko CD-ROM bat bezalakoa dut gogamena, atzipen azkarreko bideozinta bat bezalakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

Konputagailuaren diseinatzaileak, bada, lastertasun handiko memoria horietariko bat jarriko du maiz beharko den informazio eta instrukzioetara iristeko, baina atzipen-denbora luzeagokoa jarriko du -milisegundoak edo are segundoak behar dituena- edukiera handiko memoria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

3 atzipen sekuentzial (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Kurtsore-erazagupen batean SCROLL hautazko gako-hitza zehazten denean, kurtsorea atzipen sekuentzial hutserako ez diren beste zenbait eratara koka dezakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Informatikan, atzipen sekuentzialak esan nahi du elementu multzo bat atzitzen dela aurretik zehaztutako ordena jakin batean (elementuak banaka atzitzen dira, bata bestearen ondoren). ETC-entziklopedia   Atzipen sekuentzial, Wikipedia

4 atzipen zuzen (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Atzipen zuzeneko fitxategiak, edo hash fitxategiak, diskoek helbide jakin bateko blokeak zuzenean atzitzeko duten gaitasuna baliatzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

B erabiltzailea A bezalakoa da, baina ez du irakurlea eta zerbitzaria egikaritzen dituen konputagailuarekin atzipen zuzenikETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Segida horri i errenkada/zutabearen faktorizazio-bide deritzo, eta berehala kalkula daiteke errenkada bakoitzeko lehenengo elementu ez-nuluaren atzipen zuzena ematen duten ohiko biltegiratze-eskemak erabiliz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Periferiko helbidegarria (atzipen zuzena) eta berrabilgarria da. ETC-entziklopedia   Biltegiratze periferiko, Wikipedia

Hitz baten barruko bit edo byte bakar baten atzipen zuzena edo atzipen atomikoko beste primitiba mota batzuk dira adibideetako batzuk. ETC-entziklopedia   Mikrokontrolagailu, Wikipedia

5 ausazko atzipen (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Honi buruz egindako azterketa baten, ausazko atzipen erabilpenean, 2 klaseko txartel batzuk 1,38& MB/s-ko abiadura lortu zuten, probatutako 6 klaseko txartel guztiek, fabrikaitzaile handien txartelak barne, 100 aldiz motelagoak izan zirelarik. ETC-entziklopedia   Secure Digital, Wikipedia

Disko bat ausazko atzipena duen gailu helbideragarri bat da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

6 ausazko atzipeneko fitxategi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ausazko atzipeneko fitxategia: Bigarren mailako memorian gordetako fitxategi mota, erregistroak zuzenean atzitzeko bidea ematen duena, atzipen-denbora erregistroak fitxategian daukan posiziotik independentea izanik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

7 zuzeneko atzipen (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Zuzeneko atzipen sinpleko metodoak memoriarako dakartzan penalizazioak saihestu nahi dira, bai eta arestian aipatutako aukerek prozesaketari ekartzen dioten penalizazioa ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Baina programa konplexuagoak egin ahala ahalmen handiagoa behar dugu Sarrera/Irteerari (S/I) begira: mezuetan formatu aberatsagoak erabiltzea, diskoko fitxategiekin lan egitea, zuzeneko atzipena eta datu-baseak erabiltzea, Interneteko datuak prozesatzea... ETC-zientzia, zuzenbidea   Python programazio-lengoaia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2016

Erregistroak: Kapazitate txikikoak, zuzeneko atzipena eta oso azkarrak (nanosegundo bat baino gutxiago). ETC-entziklopedia   Memoria (informatika) Wikipedia

Erabiltzaile moduan berriz, aginduen erabileran mugak ezartzen ditu, eta orokorrean, ez du baimentzen makina baliabideetarako zuzeneko atzipenaETC-entziklopedia   Sistema eragile, Wikipedia

Repositorio geruzaren abstrakzio bat egiten du eta erabiltzaileari zuzeneko atzipena ematen dio. ETC-entziklopedia   Subversion, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus