Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerritar 1 izond/iz atzerrikoa, arrotza.

Zazpi ziren, lau gizon eta hiru emazte, denak atzerritarrak eta euskaraz mintzo errexki, batzu azentu pixka batekin.  Herria   2003-02-06

Atzerritarren aurrean aldarte ona erakustera beharturik geunden.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 77. orr.

Emakume batzuek atzerritarrekin ezkontzeko prest daudela iragartzen dute kazetetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 72. orr.

Frantsiskotarrek atzerritar ikasleak, bereziki kolonietatik etorriak laguntzen zituzten eta haiekin akomeatzen nintzen: ni ere Bordelen arrotz bat nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

Hara eta hona mugitzen zen, atzerritarren artean, bertakoen artean, jendearekin nahasiz edo bakarka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Baziren zenbait aurpegi, etxetik ezagunak zitzaizkigunak, ehunka atzerritarren artean bereizgarri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Hurrengo egunean atzerritar batzuk ikusi nituen toldo hori eta zuriaren itzalpean eserita, urteko lehen udatiarrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Atzerritarren bahiketa oldea hiru japoniarrekin hasi zen, joan den astean, eta haien egoeran ez zen aldaketarik izan atzo iluntzean.  Berria - Mundua   2004-04-13

Hiria ezaguna egiten da filmetatik, etxean nago, hiritar guztiak dira atzerritarrak, beraz denak bertakoak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Doinu atzerritarra zuen, eta oso motel hitz egiten zuen; zalantzarik gabe, hordituta zegoen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 154. orr.

Sineskeria hauetan omen zuten beren zuztarra, herrialde askotako gatibu eta atzerritarrei ilea moztu eta kentzeko ohitura zahar haiek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

2 atzerritarren identifikazio zenbaki

Bestelakoak ere bideratzen dituzte han, tartean Atzerritarren Identifikazio Zenbakia eta ikasleentzako agiriak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrotz eta atzerritar (3); artean atzerritar (4)

atzerritar asko (10); atzerritar askok (3); atzerritar bahitu (5); atzerritar bat (26); atzerritar batekin (7); atzerritar baten (7); atzerritar bati (5); atzerritar batzuk (4); atzerritar bezala (5); atzerritar daude (4); atzerritar fitxa betetzen (5); atzerritar fitxa izango (3); atzerritar fitxak (4); atzerritar fitxarik izango (3); atzerritar fitxatu (5); atzerritar gazteak (3); atzerritar gehiago (5); atzerritar gehiegi (6); atzerritar gehienak (4); atzerritar gisa bizi (8); atzerritar guztiak (4); atzerritar guztien (4); atzerritar haiek (3); atzerritar hau (4); atzerritar hil zituzten (3); atzerritar hori (9); atzerritar horiek (5); atzerritar horri (3); atzerritar inguru (3); atzerritar kapitalek (4); atzerritar kapitalen (6); atzerritar kopurua (4); atzerritar talde (3); atzerritar ugari (4)

beste atzerritar (4); beteko atzerritar postua (3); bi atzerritar (7); bost atzerritar (4); den atzerritar (3); dira atzerritar (7); diren atzerritar (6); du atzerritar batek (3); du beteko atzerritar (3); egiten du atzerritar (3); emakume atzerritar (5); erromes eta atzerritar (3); ez atzerritar (3); ez da atzerritar (3); ez du atzerritar (6); ez dute atzerritar (3); hiru atzerritar (9); kazetari atzerritar (3); langile atzerritar (6); lau atzerritar hil (3); lau atzerritar izan (3); sei atzerritar (5); zazpi atzerritar (5); ziren atzerritar (4); zure ondorengoak atzerritar (3); zuten atzerritar (4)

atzerritarra da (4); atzerritarra iranikoa (3); atzerritarra izan (4); atzerritarra siriakoa (5); atzerritarra zela (4); atzerritarra zen (3); den atzerritarra (4); duen atzerritarra (3); gurtza atzerritarra (6)

adin txikiko atzerritarrak (3); atzerritarrak dira (13); atzerritarrak edo (4); atzerritarrak ere (5); atzerritarrak ez (6); atzerritarrak fitxatu (4); atzerritarrak fitxatzen (3); atzerritarrak gehienak (3); atzerritarrak izango (3); atzerritarrak ziren (9); baina atzerritarrak (4); bizi diren atzerritarrak (3); dira atzerritarrak (6); emakume atzerritarrak (6); erantzun zuen atzerritarrak (3); esan zuen atzerritarrak (13); etorritako atzerritarrak (3); gehienak atzerritarrak (8); horietako asko atzerritarrak (3); jokalari atzerritarrak (3); langile atzerritarrak (8); realeko atzerritarrak (3); ziren atzerritarrak (3)

adingabeko atzerritarrei (3); atzerritarrei dagozkien (3); atzerritarrei ere (3); atzerritarrei euren egoera (3); atzerritarrei ez (3); langile atzerritarrei (7)

dute atzerritarrek (3); langile atzerritarrek (5)

atzerritarrekin hitz (3); emakume atzerritarrekin (6)

atzerritarren artean (15); atzerritarren aurka (3); atzerritarren bat (3); atzerritarren esku (6); atzerritarren eskuetara emango (3); atzerritarren eskutik (4); atzerritarren kasuan (3); atzerritarren kontra (3); atzerritarren legea alda (3); atzerritarren legea arautegiaren (4); atzerritarren legea bertan (4); atzerritarren legea indar (3); atzerritarren legean (4); atzerritarren legeari helegitea (3); da atzerritarren (7); dabiltzan atzerritarren (4); den atzerritarren (3); dira atzerritarren (3); du espainiako atzerritarren (3); duten atzerritarren (4); espainiako atzerritarren legea (9); espainiako atzerritarren legeak (5); espainiako atzerritarren legearen (7); langile atzerritarren egoera (5)

adin txikiko atzerritarrentzat (3)

atzerritarrez bete (3); atzerritarrez beteta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus