Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerri 1 iz norberarena ez den herria; lurralde edo herri arrotza.

Berehala ezagutu eta goretsi zuten atzerrian Poeren izena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Nabarmendu egiten ziren hizpidera atzerriko hitzak ekarriz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Atzerrira joan beharko zenukeen bizitzera eta sekula inor ez ikustera behartu zeure burua eta...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.

Eta berdin dio kaltegarri zaizkigun atzerrietara geu joan gaitezen eta eguratsa alda dezagun, ala naturak berak ekar diezagun egurats ustela edo gure ohiturei ez dagokien zerbait, bat-bateko etorreraz gaixoaraz gaitzakeena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Atzerriko kongresuetako azafaten orrazkerak emaztearen grinak baino hobeto ezagutzen zituen politiko batena.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 81. orr.

Batez ere atzerriko kazetariei esker egin zuen egiak bere bidea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Baina ez zitzaizkion atzerriko etsaiak matxinatu, ez erresuma barruko traidoreak, ezta morroi eta jopu gosetuak ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

2 iz norbait atzerriraturik dagoen lekua, erbestea.

Etsaietatik bizirik geldituak atzerrira joan ziren ihesi, beren buruak salbatzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 2,44

Pertsekutatu eginen gaituzte, ustez lehen aldiz zapaltzen dugun hiri bateko taxistaren ezusteko begiradan, atzerrian bizi den osaba zahar baten etxeko horma erlojuko atea ireki eta penduluari eragiten diogun unean atzerako tik-tak zenbaketa bat hasten dugunean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Azkenik, Mobuturen aurkako jazarraldiek garaipena lortu zuten, eta diktadore zaharra atzerrian hil zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 140. orr.

Eta modu ahalmengabe eta lausoan izango zara zure sorterriaren ordezkaria hor ere, atzerriko azkenportu horretan, ordurako zure herriak ahaztuta izango zaituelako, edota zeuk ere zeure herria zer den ia atzenduta izango duzulako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.

3 atzerri ministerio

Hango Atzerri Ministerioak hartutako erabakiari babes helegitea aurkeztuko dio sei euskal herritarren abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Frantziako Atzerri Ministerioaren eledun Herve Ladsousek atzo esan zuenez, astelehen gauean Falujan izandako erasoan bi frantses hil eta bat zauritu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-07

Atzerri Ministerioko beste batzuek nahiago dute negoziatzen jarraitzea eta horretarako gidaritza Europari uztea.  Berria - Mundua   2004-11-21

Gazako erretiratzea bakerako aukera historikotzat jo du Israelgo Atzerri Ministerioko eledunak.  Berria - Harian   2005-08-16

4 atzerri ministro

Alemania, Erresuma Batua eta Frantziako Atzerri ministroek Iranera egin zuten bidaiaren ondorioz, nuklearra ez hedatzeko itun gehigarria sinatuko zuela agindu zuen Teheranek.  Berria - Mundua   2006-01-13

Eskaera hori ez du bete AEBen proposamenak, baina hala ere onartzeko prest agertu zen atzo Frantziako Atzerri ministro Michel Barnier.  Berria - Mundua   2004-06-09

Hala, Tarik Aziz Atzerri ministro ohia Zortziko pika genuen; Saddam Husseinen anaiorde Barzan Ibrahim Hassan ai Tikriti Bosteko hirusta... eta hala, 52 osatu arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Bederatzian, Eva Duarteren aldeko elizkizunak egin ziren katedralean, baina atzerri ministroa besterik ez zen azaldu autoritateen lerroetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.

Ez da sinesgarria: egunotan Espainiako Atzerri Ministroak mendebaleko Estatuen beste gerra bat Irakekin egotea oso posible dela, iragarri du telebistan: ez jendoldeen indignazioaren uhin handirik eta ez intelektualen protesta txiki-txikirik ez da inon ikusi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

5 atzerri politika

EBko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi ordezkari Javier Solana emaitzaz kexu agertu zen; "Aterabidea lasaitasunez bilatu beharra dago», esan zuen.  Berria - Harian   2005-05-31

Atzerri politikan adarretatik joan zen eta barne politikaren errealitatea ahaztu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-02

Bilera horretan parte hartu zuten Alemaniako diplomaziaburuak eta Europako Batasuneko Atzerri Politikarako goi komisarioak ere.  Berria - Mundua   2006-02-01

Nagusiak: zerga politika, diru politika, atzerri politika eta errenta politika (oinarrizko prezioen eta soldaten finkatzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Europako Batasunaren Itunak, labur bilduz, hiru gai nagusi jorratzen ditu: ekonomia, atzerri politika eta segurtasuna, eta barne politika eta justizia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.

Alde biko laguntza gerra hotzaren eta deskolonizazioaren emaitza da, baina, ororen gainetik, estatu-emaileentzat, atzerri-politikarako tresna da, presentzia estrategikoaren, politika- eta kultura-eraginaren truke eman beharrekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Japoniaren atzerri-politikaren historia K.o. 1868tik 1931ra aukerabide hauen arteko oszilazioen historia da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

6 atzerriko hizkuntza

Era berean, Colicek atzerriko hizkuntzarik ez irakastea ere proposatu zuen, dirua aurrezteko.->berria-euskalherria¬2004-10-08<-"Euskarari atzerriko hizkuntza baten tratamendu berbera ematen zaio, ingelesa balitz bezala», kritikatu zuen.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Urte guzirako postuak: Gaztelania atzerriko hizkuntza: 7 oren 3 oren astean (10 oren astean) .  Herria   2003-07-10

Esaldi bat fidelki itzulita atzerriko hizkuntza batera: bi enuntziatu ezberdinak al dira ala bakarra da?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Gehienak ingelesez edo alemanez egoten ziren, apika ez zitzaiolako hain ariketa hutsala iruditzen nobela haiek atzerriko hizkuntza batean irakurtzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Eta fenomeno nagusiari ekingo diogu, atzerriko hizkuntza baten ekartze eta literatura hizkuntza sortze orotatik at.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

Ardoa ari zarete edaten, ardo frantsesa, kanpoko eta barrengo hotzak gainditzeko, atzerriko hizkuntzaz inguraturik arrotz ez sentitzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 61. orr.

Atzerriko hizkuntzak ikasten ditugunean, beti izan ohi dugu kontuan irakaslea natiboa den ala ez.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 174. orr.

Zeren nahiz eta burua neukan garai hartan oso nahastua, ez nuen ahaztu niretzat ardura handikoa izan zitekeela inoiz "atzerriko hizkuntzak ongi jakitea" Solowejczykek kontseilatu zidan moduan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.

7 atzerriko zor

Agintariek atzerriko zorraren parte baten luzamendua iragarri zuten orduan, NDFren kredituak etenarazi zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aeben atzerri politika (3); aebetako atzerri (3); aginte nazionaleko atzerri (5); alemaniako atzerri ministro (12); alemaniako atzerri ministroa (3); alemaniako atzerri ministroak (5)

atzerri aferetarako (3); atzerri arazoetako estatu (3); atzerri eta segurtasun (4); atzerri gaietarako estatu (3); atzerri harremanetarako komisario (4); atzerri komisario (4); atzerri ministerioa (6); atzerri ministerioak atzo (4); atzerri ministerioak estradizioa (3); atzerri ministerioak hartu (3); atzerri ministerioan (4); atzerri ministerioaren bozeramaile (5); atzerri ministerioari (3); atzerri ministerioko bozeramaile (8); atzerri ministerioko bozeramaileak (6); atzerri ministerioko eledun (14); atzerri ministerioko eledunak (7); atzerri ministerioko idazkari (3); atzerri ministerioko idazkariorde (3); atzerri ministeriotik (4); atzerri ministro abdula (8); atzerri ministro ahmed (6); atzerri ministro anna (3); atzerri ministro bernard (6); atzerri ministro brian (4); atzerri ministro dermot (6); atzerri ministro dominique (4); atzerri ministro faruk (4); atzerri ministro felipe (3); atzerri ministro franco (4); atzerri ministro frank (6); atzerri ministro gianfranco (3); atzerri ministro hoshiar (11); atzerri ministro izan (3); atzerri ministro jack (27); atzerri ministro joschka (7); atzerri ministro kamal (7); atzerri ministro kargua (3); atzerri ministro karguan (6); atzerri ministro mahmud (4); atzerri ministro michel (9); atzerri ministro miguel (12); atzerri ministro mustafa (6); atzerri ministro nabil (6); atzerri ministro ohi (9); atzerri ministro ohia (6); atzerri ministro ohiak (6); atzerri ministro philippe (4); atzerri ministro sergei (22); atzerri ministro silvan (16); atzerri ministro tzipi (6); atzerri ministro ursula (5); atzerri ministro vuk (4); atzerri ministroa izango (3); atzerri ministroa zen (3); atzerri ministroak adierazi (4); atzerri ministroak atzo (10); atzerri ministroak berak (3); atzerri ministroak datorren (3); atzerri ministroak ere (8); atzerri ministroak esan (3); atzerri ministroak ez (3); atzerri ministroak hau (3); atzerri ministroarekin bildu (3); atzerri ministroaren arabera (6); atzerri ministroaren esanetan (6); atzerri ministroekin (4); atzerri ministroen (3); atzerri ministrordeak (4); atzerri politikako (5); atzerri politikarako arduradun (4); atzerri politikarako goi (9); atzerri politikaren (17); atzerri politikari buruz (3); atzerri zorra (3)

atzo frantziako atzerri (3); austriako atzerri ministro (4); barnier atzerri ministroa (4); barnier atzerri ministroak (4); barnier frantziako atzerri (7); batasuneko atzerri ministroek (12); batasuneko atzerri politika (21); batasuneko atzerri politikarako (9); batuko atzerri ministerioak (5); batuko atzerri ministerioko (6); batuko atzerri ministro (27); batuko atzerri ministroa (3); batuko atzerri ministroak (8); bushen atzerri politika (4); danimarkako atzerri (4); defentsa eta atzerri (3); du atzerri (6); ebko atzerri gaietarako (3); ebko atzerri harremanetarako (5); ebko atzerri ministroek (4); ebko atzerri politika (14); ebko atzerri politikarako (3); ebren atzerri politika (6); egiptoko atzerri ministro (6); egiptoko atzerri ministroak (3); erabakia mexikoko atzerri (4); erresuma batuko atzerri (52); errusiako atzerri ministerioak (3); errusiako atzerri ministerioko (5); errusiako atzerri ministro (21); errusiako atzerri ministroak (4); espainiako atzerri gaietarako (3); espainiako atzerri ministro (10); espainiako atzerri ministroak (8); estatu batuen atzerri (3); estatu batuetako atzerri (3); europako atzerri (4); europako batasuneko atzerri (53); europako batzordeko atzerri (3); filipinetako atzerri (4); fischer alemaniako atzerri (3); fischer atzerri (3); frantziako atzerri ministerioaren (3); frantziako atzerri ministerioko (5); frantziako atzerri ministro (19); frantziako atzerri ministroak (11); frattini italiako atzerri (3); garai hartan atzerri (3); gobernuaren atzerri (3); gobernuko atzerri ministro (5); hego koreako atzerri (3); herbehereetako atzerri ministro (7); herrialdeetako atzerri (5)

legebiltzarreko atzerri gaietarako (3); lindh atzerri (3); lindh suediako atzerri (4); livni atzerri ministroak (3); mexikoko atzerri ministerioak (11); mexikoko atzerri ministroak (3); michel barnier atzerri (9); montenegroko atzerri ministro (4); moratinos espainiako atzerri (6); nabil shaat atzerri (3); nazionaleko atzerri ministro (4); pakistango atzerri (6); palestinako atzerri (4); paneko atzerri ministro (5); poloniako atzerri (5); reza asefi atzerri (3); saudi arabiako atzerri (4); segurtasun eta atzerri (4); sergei lavrov atzerri (4); shalom atzerri ministroak (3); shalom israelgo atzerri (4); silvan shalom atzerri (4); siriako atzerri ministro (3); straw atzerri ministroak (4); sudango atzerri ministro (6); sudango atzerri ministroak (3); suediako atzerri ministro (4); suediako atzerri ministroa (3); turkiako atzerri ministro (6); txinako atzerri ministerioko (3); txinako atzerri ministro (5); tzipi livni atzerri (3); villepin frantziako atzerri (3); zebari irakeko atzerri (3); zein atzerri (4); zuen atzerri ministroak (4); zuen irango atzerri (5); zuen israelgo atzerri (5)

atzerrian bizi diren (20); atzerrian bizi izan (3); atzerrian dauden (9); atzerrian duen (3); atzerrian egin (4); atzerrian egindako (3); atzerrian egiten (5); atzerrian egon (3); atzerrian ere (9); atzerrian hil (6); atzerrian inbertitzeko (3); atzerrian izan (4); atzerrian lan (4); atzerrian lanean (3); bai atzerrian (6); baina atzerrian (6); da atzerrian (5); dira atzerrian (3); ditu atzerrian (4); du atzerrian (5); dute atzerrian (4); edo atzerrian (5); enpresek atzerrian (4); ere atzerrian (4); nahiz atzerrian (4); zuten atzerrian (4)

atzerrien artean (3)

ospea atzerrietan (3)

atzerriko agintari (3); atzerriko bankuetan (3); atzerriko botoak (3); atzerriko diru (8); atzerriko edozein (3); atzerriko enpresek (9); atzerriko enpresen (4); atzerriko esku (5); atzerriko estatu unibertsal (3); atzerriko film onenaren (7); atzerriko gizarte gorputz (3); atzerriko haur (3); atzerriko herri (4); atzerriko herrialde (4); atzerriko hiri (6); atzerriko hiriak (3); atzerriko hizkuntza batean (4); atzerriko hizkuntza irakasten (3); atzerriko hizkuntzak (5); atzerriko hizkuntzen (4); atzerriko inbertsio (4); atzerriko inbertsioa (3); atzerriko inbertsioak (4); atzerriko inbertsioen (6); atzerriko inbertsiogileek (4); atzerriko indar (3); atzerriko indarren (3); atzerriko italiarren (3); atzerriko konpainia (3); atzerriko konpainien (3); atzerriko kultura (4); atzerriko lurralde (3); atzerriko musika (4); atzerriko nazioen (3); atzerriko petrolio (4); atzerriko talde (6); atzerriko zenbait (3); baina atzerriko (5); baita atzerriko (4); bertako zein atzerriko (3); da atzerriko zerbitzu (3); dauden atzerriko (5); du atzerriko (6); dute atzerriko (4); duten atzerriko (3); edo atzerriko beste (3); ere atzerriko (5); hasieran atzerriko (3); hemengo eta atzerriko (3); herriko eta atzerriko (6); herriko nahiz atzerriko (7); herriko zein atzerriko (6); zen atzerriko (7); ziren atzerriko (5); zuen atzerriko (6)

atzerrira alde egin (3); atzerrira atera (3); atzerrira bidali (3); atzerrira egindako (3); atzerrira eraman (3); atzerrira eramaten (4); atzerrira ere (3); atzerrira ihes egin (4); atzerrira jo (3); atzerrira joan behar (7); atzerrira joan ziren (4); atzerrira joatea (5); atzerrira joateko (7); atzerrira joaten (4); edo atzerrira (4); ere atzerrira (3); euskal literaturak atzerrira (3)

atzerritik ekarritako (5); atzerritik etorriko (3); da atzerritik (3); guztiak atzerritik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus