Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut alarmista izan nahi, baina hobe da bilera gehiago ez atzeratzea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.
Trottak, aitzitik, ez du inperioaren -mundu zaharraren- desagertzea pixka batean atzeratzea besterik lortu bere balentriarekin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.
Euri jasagatik bertan behera utzi zuten atzo trikiti jaialdi handia eta San Pedro bueltarako atzeratzea erabaki. Berria - Kultura 2004-05-02
Ez al da berdin egun batzuk atzeratzea? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 271. orr.
Garbitasuna lehen zela eta pentsatzea zein ez-pentsatzea atzeratzea erabaki nuen, bizitzako une bakoitza herio txiki ugariz azpiltzen zela sinestera heldua nintzelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 29. orr.
Biharamunean beste bouak konponduta egongo zirelakoan eta egun hartan aukeran izandakoa hogeita lau orduz atzeratzea besterik izan ez zela sinetsi guran. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 106. orr.
Anaia txit maitea, gu kanpora garamatzan arazoa pixka bat atzeratzerik balego... Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1105. orr.
Eta horrela, oso nekez eta modu txarrean, lortzen nuen bataila hori beste astebete atzeratzea eta horrek pozez gainezka uzten ninduen, gutxienez beste lauzpabost egunerako. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 53. orr.