Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzeratu, atzera(tu), atzeratzen 1 du ad zerbait, geroago egiteko utzi.

Elenak, baina, bidaia atzeratzea erabaki eta bezperan eman zion planen aldaketaren berri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 193. orr.

Afalordua atzeratu egin bazuten ere, Wilmarth andereñoa berandu samar azaldu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Luperen begietan pausatu zenituen zeureak irmo, arnasestuka, eta haren barneko hezegunean zeharo husteko tenorea atzeratu zizun pentsamendu ezusteko batek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.

Gainerako grilulagunei bezalaxe atzeratu digute guri biseanbiseko hau, ez gehiago, Maritxu eta biok konbibentziako agiri faltsu bat besterik ez edukiagatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.

Horregatik atzeratu nuen hitzordua, haurdun geldituz bakarrik eraman bainezakeen aurrera neure mendekua eta ekonomikoki arnasa hartu, ulertu al didazu?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 218. orr.

2 da ad berandu heldu.

Asko atzeratzen bada, ez dakit gero kemenik izango dudan horren bidaia luzea egiteko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Horrela, gu gazteak behintzat bagoazela ikusten dutenean, ez dira oihuka hasiko zuek atzeratzen bazarete.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.

Honzík ingeniariak begiratu egin zidan, begiak tristeziaz eta amorrazioz hartuak zituen, zorrotz begiratutako tren hori justu bere sektorean atzeratu zelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.

3 da ad zerbait egiten, uste edo behar baino denbora gehiago igaro.

Hori dela-eta, Goia baserrira bihurtzeko asmoa (asmo zindoa, ez pentsa), dexente atzeratu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.

Margo oihalen azken itsasoratzea atzeratu egin zen dibisen aldaketako zailtasunengatik, baina sobera denboraz iritsiko zaie zure Berlingo bazkideei.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 59. orr.

Baina euri madarikatu hark ez zuen atertu nahi eta bere planak atzeratzen ari zen!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 158. orr.

Sabino Agirre kalekoak aste bi atzeratuta zebiltzan soldataren kontuarekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 153. orr.

Denborak beteagatik, umea egiten atzeratzen zen behi ernariari ere, ematen zitzaion askotan mihuraren ura, sebeleko umeari lehenbailen kanpora eragiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Helegitea, zenbat egunez atzeratu zen horrela?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 220. orr.

Bazkaria pixka bat atzeratzen zelako edo jateko zerbait sobera egina zegoelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.

4 da/du ad atzera egin edo eragin.

Hori guztia gogoan izanik, ohean bakarrik trabeska edo norbaitekin zuzen edo korapilaturik egon zitekeela pentsatzeak atzeratu egin behar ninduen baina, hala ere, sarrailan giltza sartu eta itzulia eman nion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.

Heriotza hain hurbil ikusteak atzeratu egin al zuen Donatien, edota, gutxienez, kontu handiagoz ibiltzen hasi ote zen harrezkero?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

5 da/du ad atzerago jarri.

Dylanek eserlekua atzeratu zuen, albo batera etzanez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Burua atzeratu zuen momentu batez.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 249. orr.

Beso bat atzeratu eta sokari oratu zion, Amyk buruari atxikitzen zion bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.

Florentek bere ukondo zimelak, bere sorbalda iharrak atzeratzen zituen, haragi hartan hondoratzeko beldur zehazgabeak harrapaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

6 (partizipio burutua izenondo gisa)

Gure justiziak kultura atzeratuenak ere errespetatzen duen zerbait zapaldu du, sakratua dena: hildakoek atsedenerako duten eskubidea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Ez da sekula ere abiaburutzat hartu eskualde ahul eta atzeratu bateko hizkera, edota hiztunek eurek gaitzesten duten lekukoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Batek pentsa lezake mundu desberdin eta injustu honetan injustiziak iparraldearen eta hegoaldearen artean bakarrik, edo herri aurreratuen eta atzeratuen artean bakarrik, gertatzen direla.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 173. orr.

Bi astetako parrandek eta lo atzeratuek hementxe balute bezala beren ordaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.

Lasai, ez dago sekretua gorde beharrik; eskolaurreko mukizu atzeratuenek ere badakite-eta horren berri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Paper zahar atzeratuetan, berriz, aspaldion buruan jirabiraka dabilzkidan ideia nahasiak aurkitu ditut, argi, txukun, dotore adierazita.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.

Petrolioaren prezioaren beheraldiaren ondorio atzeratuekin batera, diru-lasaitzeak munduko jarduera suspertzen lagunduko zuen 1988 eta 1989 artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Aurrez aurre ditu biak, Xereal egunkari atzeratuen pila ondoan, eta Xankapo eskuinerago, leihopean ia.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

7 eiakulazio atzeratu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Normalean, estimulazioaren ondoren isurketa gertatzen da, nahiz eta posible den eiakulazio gabe ere orgasmora heltzea, eiakulazio atzeratua dela eta. ETC-entziklopedia   Orgasmo, Wikipedia

8 isurketa atzeratu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Pilula koitoa egin baino 1-3 ordu lehenago hartzen da, eta bere egitekoa isurketa atzeratzea da. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus