Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Larria dun zain egon beharra -esan zuen orduan Mikel Strogoffek-, baina atzerapen handiagoak izango genitizken bestela, dudarik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Aireportuko arduradunek jakitera eman dute goizean atzerapenak izan zirela baina ez grebak eraginik, lainoak baizik. Berria - Ekonomia 2006-02-03
Lehorreratzeko atzerapena portuko Poliziak agindu du, ontziak zekarren zama ateratzeko beharrezko ei diren bestelako baimen batzuen aitzakiaz. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 53. orr.
Barkatu hamabosteroko gutun honen egun bateko atzerapena, baina batzuetan espazioaren eta denboraren zirkunstantziek agintzen dute ororen gainetik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 98. orr.
Atzerapen handiz iristen ziren gutunak, iristen zirenean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.
Hiru segundoko atzerapena besterik ez da, ordea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
Zegoen tokian zegoela, ordu hartan alde egingo zuen eta eskola aurrean agertu, ia minutu baten atzerapenik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 144. orr.
Etxekoekin gogoratu naiz, etxean kezkatuak egon behar dute halako atzerapenarekin. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 44. orr.
Mirenen iritziz, atzerapen-maila arin bat baino ez zuen Anak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
Amak nire atzerapenaz galdetuko ote zidan beldur nintzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Hamar minutuko atzerapena badaramagu dagoeneko. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 22. orr.
Ez dute lortu AEBekiko atzerapena gutxitzea. Berria - Ekonomia 2006-01-13
Koherentziarekin bizitzea atzerapen bat bihurtu dela gehienentzat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 55. orr.
Gizonak, txoriontasunik gabeko atzerapenak eta ezjakintasunak lotua eta txorimalotua dagoen gizonak, bere zarata, zakar eta zikin dirukumez bete du mundua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.
Eta horrekin indibidualismoa, moralkeria, pentsamenduaren atzerapena, deshumanizazioa, pestea Luisa, pestea! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
-Gizakiak zigorra bere esku duelako zegon atzerapen intelektuala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Gaitz hori metabolismoaren nahasmendu bat da, sorbidean den haurraren galgarri izan daitekeen buru-atzerapen baten arriskua dakarrena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.
Honelako egoerak egon daitezke: umearen gaixotasun kronikoa, adimen-atzerapena, sentimen-urritasuna edo urritasun fisikoa, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001
Down-en sindromea duten gizabanakoek 21 kromosomaren hiru kopia dituzte, eta horrek ezaugarri mongoloideak, hatz motzak, garaiera txikia eta adimen-atzerapena dakartza. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Gaixotasun honetan tirosinaren metabolizazioa oztopatuta dago eta gorputzean pilatzean arazo larriak sortzen ditu (gibel- eta giltzurrun-patologiak, adimen-atzerapena...). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Down-en sindromea edo 21 trisomia 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak izanik. ETC-entziklopedia Down-en sindrome, Wikipedia
Garaia baino lehen jaiotzen diren haurtxoek bizitzako lehen urteetan hiltzeko arrisku handia dute, baita osasun-arazo larriak garatzeko, hala nola garuneko paralisia, biriketako gaixotasun kronikoak, urdail-hesteetako arazoak, adimen-atzerapena, ikusmenaren eta entzumenaren galera edota bat-bateko heriotzaren sindromea. ETC-entziklopedia Erditze goiztiar, Wikipedia
Garapen fisiko eta intelektualean atzerapenak agertzen dira, eta gaixoek adimen atzerapena dute. ETC-entziklopedia Hizkuntza, Wikipedia
Crispinak adimen-atzerapen bat du eta komentuko apaiz batek bortxatuta izaten du, Fitzroy deituriko apaiz batek. ETC-entziklopedia The Magdalene Sisters, Wikipedia
Phenylkenoturya delakoak 14.000 umetik bati erasaten dio, eta sendabide egokirik ezean adimen-atzerapena eta kalte neurologiko larriak eragiten ditu; phenylanina urriko dieta batekin, berriz, ondorio horiek ekidin daitezke. ETC-prentsa Berria, 2005-03-08
Adimen atzerapena dutenek garaian garaiko gizartean parte hartzerik badutela frogatzen jardun du elkarteak urte horietan guztietan. ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-28
Uliazpi Fundazioak orain dela hiru urte zabaldu zuen Bergaran adimen atzerapen zorrotza duten pertsonendako eguneko zentroa. ETC-prentsa Goienkaria, 2004-07-16
atzerapen bat (6); atzerapen baten (3); atzerapen handiak izan (3); atzerapen handiarekin (4); atzerapen hori (8); atzerapen horrek (5); atzerapen horren (3); atzerapen hura (3); baina atzerapen (5)
astebeteko atzerapena (4); atzerapena badu (3); atzerapena baino ez (3); atzerapena besterik ez (3); atzerapena du (8); atzerapena eman (3); atzerapena eskatu (9); atzerapena eskatuko (4); atzerapena eskatzen (3); atzerapena ez (4); atzerapena izan (9); baino gehiagoko atzerapena (3); bateko atzerapena (7); bi asteko atzerapena (3); da atzerapena (3); du atzerapena (3); lau segundoko atzerapena (3); minutuko atzerapena (9); ordu erdiko atzerapena (3); segundoko atzerapena baino (3); urteko atzerapena (4); zuen atzerapena (6)
atzerapenak eragin (5); atzerapenak izan ziren (3); gizarte segurantzako atzerapenak (3)
atzerapenarekin hasi zen (4); atzerapenarekin helmugaratu (4); hamar minutuko atzerapenarekin (3); hilabeteko atzerapenarekin (5); inguruko atzerapenarekin (3); minutuko atzerapenarekin hasi (3); segundoko atzerapenarekin (10); urtebeteko atzerapenarekin (3); urteko atzerapenarekin (6)
atzerapenik ez (9); atzerapenik ezean (4); atzerapenik gabe (10); inolako atzerapenik (5)