Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halaxe gertatu ziren erregearen gudu-irtenaldia eta atzeraldia. Elizen arteko biblia 2 M 13,26
Ekintzara bidaltzeko erreserbarik ez baldin badago, lehenengo atzeraldiak ez du erremediorik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 110. orr.
Jazarleak jazarriak bilakatu ziren orduan, eta atzeraldia eraso. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.
Dena den, adituek ez dute atzeraldi ekonomikoaz hitz egiten oraindik, ekonomiaren balizko geldotze bati buruz baizik. Berria - Harian 2006-04-19
Diruaren krisi honi petrolioaren krisiak eta Estatu Batuetako diru-egokitzeak eragindako munduko atzeraldiaren ondorioak gaineratu zitzaizkion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Interes tasak ekonomiak jasan dezakeena baino gehiago igoko balira, AEBetako ekonomia atzeraldi fasean murgilduko litzateke agian. Berria - Ekonomia 2004-11-07
Esaten zuten erretiratu egin zutela, jendeak lehen bezainbat ez zuelako edaten, atzeraldi ekonomikoaren kariaz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.
Hain zuzen ere, ekonomia atzeraldi garaian betidanik izan ohi dira teknologia berriak langabeziaren errudun. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.
Horren guztiaren ondorioz, kreditua izozturik geratu zen, ekoizpen-sektorea itota, eta segituan etorri zen atzeraldia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.