Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atzerakuntza 1 iz atsegina ez den egoera batean atzera egiteko gogoa.
Arrazoi beragatik, arimaren atzerakuntza gogorragoa eta bere kanporakuntza ere handiagoa da, eta elkarren artean banatuago eta aldenduago dagoz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.
2 iz atzerapena, epean atzeratzea; zerbait atzeratzen den denbora-hedadura.
Gure eskabide demokratikoak beti bitxikeria edo pribilegio moduan aurkeztea, jokabide horrek estatutuetan eragiten dituen atzerakuntza eta/edo blokeoekin, nazionalismo "ase ezinaren" irudia sustatuz. Berria - Euskal Herria 2006-01-26