Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerakoi 1 izond/iz egitez eta pentsamoldez, eta bereziki gizarte gaietan, aurrerabidearen kontrakoa dena.

Patronal neoliberal eta atzerakoia dugu, eta patronal horren jarreraren ondorioa da lanbide arteko akordioekin nahiz negoziazio kolektiboarekin gertatzen ari dena.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

Apaizjaleak badira, liberal atzerakoiak ere adiskide ditut nik!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.

Hiria eremu librea da, liberalagoa, zabalagoa, argituagoa, eta herriak eta herri-koxkorrak berriz, murritzak, motzak, atzerakoiak, jauntxoaren eta apaizaren mendean luzaz egonak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Sektore atzerakoienetan, masturbazioa erabat gaitzesten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Euskal Herrian, mundu zabalean bezalaxe, "terrorismoa" aitzakia paregabe bihurtu delako askatasunak murrizteko eta politikarik atzerakoienak bultzatzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Haien ikuspuntutik, euskaldunak, nekazari hutsak direnez, atzerakoiak eta abadezuloak dira, kasu; edota kulturagabeak eta probintzianoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Nire diskurtsoan, kultur gutxituak ez atzerakoiak ez erreakzionarioak direla argudiatu behar dut.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.

Kartzeletan aspertzen diren etarren zirriborro horiek, politikoki atzerakoiak eta literatura aldetik zarama hutsa izanagatik, polito saltzen ei dira muturreko abertzaleen artean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

Egunkari atzerakoi handi honen zine-zutabearen puska bat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

2 eiakulazio atzerakoi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bigarren metodo bat zakilaren oinarrian presioa aplikatzea da. Teknika horrek eiakulazio atzerakoia eragiten du, non taoistek uste dute Jinga burura doala eta "garuna elikatzen" duela. ETC-entziklopedia   Sexualitatea taoismoan, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzerakoia dela (9); jarrera atzerakoia (3); oso atzerakoia (3); politika atzerakoia (4); proiektua atzerakoia (4)

atzerakoiak direla (3); erakunde atzerakoiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus