Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusi nuen Umbertok atzerako halako bat eragiten ziola etxekoandreari, Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 268. orr.
Hasieran atzerakoa ematen du, batez ere letratakoak garenontzat. ETC-prentsa Argia, 2003-10-12
Baina garai haietako klaseak oso gogorrak ziren, oso direktiboak, eta guri atzerakoa ematen ziguten. ETC-prentsa Argia, 2010-11-21
Potoloak atzerakoa ematen du; erru bat dauka gizartearekiko. ETC-prentsa Berria, 2003-10-29
Orain ere badugu apar apur bat, baina gaur egun ikur-festak atzerakoa ematen du... Batez ere, barne-hutsen erakusleiho izaten direlako gehienetan. ETC-prentsa Berria, 2014-11-11
Esan nahi dut hitzak berak ere atzerakoa eman izan didala ia beti, eta, egiari zor, kasik terrorea laztantzen duen izua sortu. ETC-prentsa Berria, 2016-03-25
JOSEMARI.- Bai. (Makurtu egiten da laguntzeko prest. Baina mozkorrarengana hurbiltzen denean, haren kiratsak atzerakoa eman eta botalarria eragiten dio). Aj! ETC-telebista Elkarrengana bildu, Goenkale, 2000
Aldi berean, munduko kultura guztietan gorputzaren hondakinek atzerakoa eman eta zikinkeriatzat hartzen dira. ETC-entziklopedia Higiene, Wikipedia
Gai politikoak ez zituela batere gogoko, atzerakoa eragiten ziotela. ETC-literatura, saiakera Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2011
Tabernetako xaboi likido gehienek atzerakoa eragiten baitiote. ETC-literatura, saiakera Egun denak ez dira berdin, Xabier Etxeberria, Elkar, 2001
Baina nola izaten diren gauzak, zaharraren zaharrez, aurrerako martxa sartu beharrean, atzerakoa eragin zion egun batean autoari, eta portuko uretara erorita hil zen azkenerako. ETC-literatura, saiakera Iturrino Handia, Hasier Etxeberria, Susa, 2007
Hasieratik faxista bat ikusten baduzu, niri, gaur egungo pertsona gisa, atzerakoa eragiten dit. ETC-prentsa Argia, 2003-03-09
Aitor dut atzerakoa eragin izan didatela beti, grafiko bat ikuste hutsak tristura halako bat eragiten zidala urdailaren ahoan eta ni, egunkariari dagokionez, Letetarra izan naiz gehiago, libragarri izan dudala, ezen ez bihotzerre eragingarri. ETC-prentsa Berria, 2012-05-02
Jende samaldek, akaso beti jende artean zabiltzalako, atzerakoa eragiten dizute, pereza, pintxo-poteak badira ere. ETC-prentsa Berria, 2016-11-27
Ikusten ditudanean omenaldiak-eta, instituzionalki soilik eginak, erabilpen alderdikoia eginez, atzerakoa eragiten dit. ETC-prentsa Berria, 2017-08-05