Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerako1 iz itzulbidea.

Emaileak hilda egon behar du garuna kendu ahal izateko, eta heriotzaren definizioa horixe da: garunaren jarduera elektrikoaren amaiera atzerakorik gabea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Ederto, Dianetxo, gure artean zaitugu, bai, eta horrek ez dauka atzerakorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.

"Atzerakorik ez duen bake prozesuaren atarian" gaudela iritzi dio Begońa Errazti EAko presidenteak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

2 atzerako artazi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Atzerako artaziarena eginez, erdi hegan, sareetara bidali zuen baloia deabru txikiak.  ETC-prentsa   Berria, 2013-08-21

Lehen zatia amaitzear zela Patricia Mascaro etxekoen lehen gola sartzeko zorian egon zen, atzerako artazia eginez erremate ikusgarri batekin. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-08

3 atzerako hondeamakina (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Atzerako hondeamakina (ingelesez: "backhoe") indusketak egiteko erabiltzen den eraikuntzako makina da. Hondeamakinaren aldaera bat da da eta ez da harekin nahastu behar. ETC-entziklopedia   Atzerako hondeamakina, Wikipedia

4 atzerako ispilu auto gidariari atzealdean dagoena ikusten laguntzen dion ispilua.

Olatz etengabe ari zen atzerako ispiluan begira, noiz azalduko ote ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.

Atzerako ispiluari begira hitz egin zion txoferrak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

Atzerako ispilutik begira ari zait gidaria.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.

Atzerako ispiluan bidaiariari begiratu ondoren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

-Hik garbi ikusten al duk? -galdetu zidan, Romanek azalpenak bukatu, eta atzerako ispiluan berari begira ageri ziren nire begi biei finko begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

5 atzerako kontaketa

Atzerako kontaketa ez da eten: kontsulta epean daude orain, eta behin 15 egun igarota, enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Atzerako kontaketa hasi zuen atzo Nazio Batuen Erakundeak: 89 egun barru legez lotuko ditu Kyotoko Protokoloan kide dituen 128 estatuak.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Jukosen amaieraren atzerako kontaketa hasi da.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

6 atzerako martxa (13 agerraldi, 4 liburutan)

Autora igo, motorra piztu eta atzerako martxan jarri zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 125. orr.

Atzerako martxa eta hanka enbragean dardarati, kezkati hau ere (hanka eta ni bat gara).  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.

· (sexu harremanetan) Berez nahi gabeko haurdunaldia eragozten ez duten sasi-metodoak erabiltzeagatik, batez ere atzerako martxa eta egunen metodoa. Atzerako martxarekin egiten dutela dio, eta mutila ez dela barruan husten, eta horrela ezinezkoa dela haurdun geratzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 107. orr.

Bai Oginoren metodoarekin, bai atzerako martxarekin beti dago nahi gabe haurdun geratzeko beldurra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus