Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerakada iz atzera egitea; atzerakoa.

Eliza bat atzerakada espiritualean erortzeko arriskuan jartzen da bere arauen arabera bizitzeko egintzan bertan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Baina beharbada zuri paisajearen kontu horrek ez dizu hainbesterainoko atzerakadarik ematen, eta ontzat hartzeko prest ere egon zintezke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Amyk emana zidan halako atzerakaden berri, eta egunkarian ere deskribatzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Amorruz botatako harriak putzuan bezala, tiro hark inguruko guztien atzerakada eragin zuen, eta atzera nahi horretan, plaza osoa nahasmen zingiratsuan erori zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 73. orr.

Harrezkero ez da politika hori ezertan aldatu, eta ezagunegiak ditugu euskarak gaur egun bizirik irauteko dituen zailtasunak, eta begibistakoa, egoera horren ondorioz azken hamarkadotan egin duen atzerakada.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.

Txori bilakatzen ari zela iruditzen zitzaion, denboraren atzerakada bukatzearren, arrain bihurtu aurretik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzerakada bat (4); atzerakada demokratikoa (3); atzerakada ekarri (3); atzerakada gisa (3); atzerakada handia (3); duen atzerakada (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus