Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Muski kalearen erditsuan, burua atzeraka itzulirik, Abas ikusi zuen, bere ohiko begirakunearekin, begirik kendu gabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.
Atzeraka, iraganerantz eraikitzen du Baxterrek nobela. Berria - Kultura 2006-03-21
Isunaren egunaren data irakurtzeaz bat, hilabete eta erdiz jo zuen emazteak atzeraka, harik eta martxoaren 24ko goizeko senarraren hitzekin topo egin zuen arte. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.
Martin apartatu egin zen, atzeraka jauzi eginez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.
-Nire gauzetan sartzeko eskubiderik ez daukak hik! -erantzun zuen zakar On Camillok, kapela atzeraka ipiniz eta gerrian ukabilak estutuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 84. orr.
Oihu, doministiku eta tu egin du, ihesean atzeraka doala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.
Central Park-en babestera jotzen duenean, arrebatxo Phoebe han ote dabilen begiratzen duenean, atzeraka dabil bera, haurtzarorantz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.
Barkamena eskatu nion, ia aurpegira ere begiratu gabe, eta atzeraka hasi nintzen, soldadu lanskenetearen grabatuan begiak, museozainarengan baino. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.
Apez zaharrak ezin izan zuen beste apez ihardokitzaileekin batean ihes egin, frantsesen bultzadarengatik espainol gudarostea atzeraka zihoala jakin zutenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.
Gelara egin zuen agenteak: gabardina beltza, traje gris iluna, larruzko kartera besapean, aurpegi txikian begi bizi-hezeak, ezpain fin-ubelak, ile apurrak atzeraka orraztuak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.
Horren ondotik gaztearengana oldartu zen, zeina, atzeraka egiten ari zela, Darruitx xekearen parean baitzegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.
Abadiñok, ordea, soka-kolpea eman zuen laugarren minutuan, eta metro erdia irabazi: gero pixkanaka atzeraka egin zuten tiraldia irabazi arte. Berria - Kirola 2004-02-08
Egutxik atzeraka egin zuen, bere buruari galdetuz ea neskatoak begiak irekiko ote zituen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 35. orr.
Ez dut ukatuko: Karmelok ez zuen nik espero bezala erreakzionatu eta, kasik izularriturik, atzeraka egin zuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 73. orr.
Tarteka harri-txitxarretan atzeraka eginez, bero-sapak paisaiari ematen dion isiltasun berezi horretan isolaturik, gora iritsi dira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
atzeraka ari (3); atzeraka begiratu (3); atzeraka behin ere (3); atzeraka bota zuen (3); atzeraka doala (3); atzeraka egin zuen (14); atzeraka eginez (4); atzeraka egiten ari (3); atzeraka eragiten (4); atzeraka erori zen (5); atzeraka goaz (3); atzeraka goazela (3); atzeraka hasi zen (4); atzeraka irten (3); atzeraka joan zen (4); atzeraka jotzea (3); atzeraka orraztua (3); atzeraka orraztuak (5); atzeraka orraztuta (3); atzeraka zihoala (4); atzeraka zihoan (3); aurreraka eta atzeraka (3); burua atzeraka (6); gainean atzeraka (3); ilea atzeraka (3); jo eta atzeraka (3); oraindik atzeraka (3); pixka bat atzeraka (3); zen atzeraka (7); ziren atzeraka (3); zuen atzeraka (4)