Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzeragoko eserlekuetan, berriz, gurasoekin eta aitona-amonekin gu bezala Vascongadetara zihoazen ume batzuek bi katu zeuzkaten, eta gu haiekin jolastera hurbildu ginen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 145. orr.
Horiek aspaldiko kontuak ziruditen, duela 50 urte atzeragokoak. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Lehen lerroan familia kide apurrak eta atzeragoko jargietan herritarrak biltzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 149. orr.
Litekeena dirudi, baldin eta, bigarren aldia iritsirik, aurrenekoaren aztarnak gogoratzen baditugu, aztarna horiek atzeragoko leizeko oroitzapenen adierazle gertatzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.
Atzeragoko garaiak hautatuko ditu idazleak, edo geroagokoak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 68. orr.