Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta orduan dator hurrengo urratsa, erabakigarria, atzeraezina: sortzaile pasiboa aktibo bihurtzen da, pultsio indartsu horri jarraikiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.
Orrialde txiki batean pozoiaren osaera zirriborratu zuen: dosia ondo zainduz gero, eta bizkor idazten banuen, ez zuela zertan ezer atzeraezinik gertatu behar. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 170. orr.
Armiarmak, hala ere, ongi ezagutzen ditu geometriaren lege zorrotzak, bizitzaren lege estu atzeraezinak ezagutzen dituen bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.
Hara hor magistratu baten beharra, zeinen epaiak atzeraezinak eta gertaera partikularren baieztapen edo ezeztapen hutsak izango diren. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Ondoren, eskuinaldeko lehendabiziko apaleko lehendabiziko orria irekiko zuen, begirune eta ikara sentituz, atzeraezinezko erabaki bati loturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.
Oihalean lerro bakar bat ipintzeak ezin konta hainbat arrisku, erabaki atzeraezin eta ugariren peskizan jartzen zuen bera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.
Bide biribil batean, tema atzeraezin eta guztiz alferreko batez jira eta jira dabiltzan zomorro gogotsu horiekin konparatzen zuen Hurtadok. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Gero, egitekoaren premia atzeraezina zela eta desenkusatuz, mahai gainean zegoen paper mordoa antolatzen hasi zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.
Ezer ez da guztiz atzeraezina, baina garapen honek aurrera jarraitzen du, eta aurrera jarraituko duelakoan nago. Berria - Kultura 2004-04-22
atzeraezina da (7); atzeraezina dela (13); atzeraezina egiteko akordioen (3); atzeraezina eta unibertsala (3); atzeraezina izan dadin (3); atzeraezina izango (3); atzeraezina izatea (6); atzeraezina izateko (3); atzeraezina zen (3); bake prozesua atzeraezina (5); erabakia atzeraezina (5); iraunkorra atzeraezina (3); prozesu atzeraezina (3); prozesua atzeraezina egiteko (3); su etena atzeraezina (6)