Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adiskidetze (orobat adixkidetza g.er.) 1 iz adiskide bihurtzea.

Pobre eta baztertuekin bat egin zuen, adiskidetzea eta bakea predikatu zituen, guztienganako anaitasuna eta gizakiaren eta naturaren arteko solidaritatea bizi izan zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Adiskidetzea lortu nahi izatekotan, ahalegin bateratu baten bidez bilatu beharko lukete alderdiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Aztertu dugu ea zer proba egon ote zitekeen, bai alienazioarena eta bai adiskidetzearena, Mendebaldeko Gizartearen baitan, hau kristau-aroko hogeigarren mendearen erdian zegoen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Bi egi mota horien adiskidetze posiblea, teologia deituriko buru-diziplina berriaren arabera, hitzezkoa baino ez zen izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Bi ideal gatazkatsu horien artean benetako adiskidetze bakarra anaitasunaren ideal bitartekarian aurkitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Lehenik, adiskidetze-indarrek indartsuagoak ziruditen, Gizarte Helenikoan bere historian zegokion fasean jardundako indarrek baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

2 adiskidetze ekitaldi (corpusean ez dago; ETCn 71 agerraldi)

Barriuso presidentea Oviedorekin bilduko da gaur Gurrutxagaren zorra kitatzeko adiskidetze ekitaldi batean. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-02

Arzalluz eta Mayor Orejaren arteko adiskidetze ekitaldia akordiorik gabe gauzatu da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-16

Geroago, Auzitegi Militarrean, Loiolako Kuartelean, adiskidetze-ekitaldirako deitu zidaten. ETC-prentsa   Goienkaria, 2003-03-07

Adiskidetze ekitaldia lortu genuen aurreko asteko ostegunean, epaiketan. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-07-17

Eta bakea zin egiten dute adiskidetze ekitaldi batean, biarnoarrek zerga ordaindu nahi ez izateagatik XIV. mendean izandako liskarren ondoren. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-14

Adiskidetze ekitaldia izan zuten bi aldeek goizean, eta, akordiorik erdietsi ez zutenez, elkarteak ez du bazter utziko salaketa jartzeko asmoa. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-04

Adiskidetze ekitaldi sinbolikoa ere egin zen, XVII. mendean euskaldunen aurka onartutako legea XXI. mendean bertan behera uzteko. ETC-prentsa   Argia, 2015-12-27

Nafarroako Auzitegi Nagusiko plazan zeuden ehun bat lagunen babesarekin joan zen atzo Urtasun adiskidetze ekitaldira, alboan bere abokatua zuela. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-24

Etzi adiskidetze ekitaldia izango da. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-26

Asteazkenean auzibidearen lehen urratsa izango da, adiskidetze ekitaldiaETC-prentsa   Berria, 2019-09-22

Bigarrenez ezkondutako ezkontideak notario-aktan edo adiskidetze-ekitaldian agerrarazi behar du halako ondasunik ez dagoela, interesdunei edo horien legebidezko ordezkariei jakinarazpena edo zitazioa eginez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Kereilaren gaia bada alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitekeen delitua, bortxaketa- edo bahiketa-delitua izan ezik, kereila-jartzailearen eta kereilapekoaren artean adiskidetze-ekitaldia egin dela edo hori egiteko ahaleginak egin direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, (Aiora Aristondo, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Adiskidetze-ekitaldiaren aurretik, halakorik bada, eta epaiketaren aurretik formulatu eta erabaki beharko da akzioak eta jarduketak metatzea, non eta proposamena ez den errekonbentzio bidez egiten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan Arloko Prozeduraren Legea, (Garbiņe Biurrun, Aitor Bengoetxea, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo), UPV/EHU, 2006

Alderdiak adiskidetze-ekitaldirako behar bezala zitatuak egonik, adiskidetzea eskatu duena agertzen ez bada eta arrazoi zuzenik alegatzen ez badu, adiskidetze-orrian ez aurkeztutzat joko da eta jardundako guztia artxibatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-zuzenbide jurisdikzionala. Azterketa objektiboa eta kritikoa, Ixusko Ordeņana, UEU, 2010

Salaketa jarri baino lehen, ezinbesteko baldintza da salatu nahi dugun pertsonarekin adiskidetze-ekitaldi bat egitea edo, gutxienez, egiten saiatu izana; ez da beraz, zertan adostasuna eman behar, baina bai saiatu, behintzat. ETC-entziklopedia   Kalumnia, Wikipedia

3 adiskidetze idazki (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bake-epailearen aurrean adiskidetzea sustatu nahi duenak adiskidetze-idazkia aurkeztu behar du bertan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak, Ixusko Ordeņana, UEU, 2011

4 adiskidetze orri (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Bake-epailearen aurrean adiskidetzea sustatu nahi duenak adiskidetze-orria aurkeztu behar du bertan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bake epaitegien antolaketa eta lana, Ixusko Ordeņana, UPV/EHU, 2011

Azken kasu horretan, etorkizunean emango den sententzia adiskidetze-orrian jasotako uziarekin bat badator, epai-organoak ausarkeria edo fede gaiztoa atzemanez, 600 euro arteko isun bat ezar dezake. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-zuzenbide jurisdikzionala. Azterketa objektiboa eta kritikoa, Ixusko Ordeņana, UEU, 2010

Adiskidetze-orri honen helburua da enpresak abenikoa egitea honi buruz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte-arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat ereduren bilduma elebiduna, Askoren artean, EHU, 2013

Adiskidetze-orri honen helburua da enpresak abenikoa egitea honi buruz: ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat eredu, (A. Bengoetxea, E. Errandonea, I. Otxoa, E. Terradillos, P. Petrirena, J.K. Igerabide eta A. Leturia), UPV/EHU, 2013

5 adiskidetzeko ekitaldi (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi)

Geldiarazpen zibila gertatzen da, halaber, adiskidetzeko ekitaldiaren ondorioz, baldin eta, ekitaldi hori egin eta bi hilabeteko epean, epaileari demanda aurkezten bazaio auzipeko gauzaren edukitza edo jabariari buruz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Adiskidetze atalari eskatzen diot idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta adiskidetzeko ekitaldia egiteko agindu eta alderdiak dei ditzala, horretarako zehazten den egun eta orduan ager daitezen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat eredu, (A. Bengoetxea, E. Errandonea, I. Otxoa, E. Terradillos, P. Petrirena, J.K. Igerabide eta A. Leturia), UPV/EHU, 2013

Ikusmin handia piztu du adiskidetzeko ekitaldi honek, eta atzo ere jende eta kazetari asko bildu ziren Donostiako epaitegi inguruan. ETC-prentsa   Berria, 2005-07-30

Horregatik ezin izan zuen joan atzo Durangoko lehen auzialdiko epaitegira, Iņaki Ezkerrarekin zuen adiskidetzeko ekitaldiraETC-prentsa   Berria, 2005-06-01

Udan, epaiketa saihesteko asmoz, Elizak eta Garisoaingo ordezkariek adiskidetzeko ekitaldi bat egin zuten. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-12

Hilaren 17ra arte, gutxienez, itxaronarazi egin nahi dio, orduan izango baita Iruņean adiskidetzeko ekitaldiaETC-prentsa   Berria, 2013-01-12

Otsailaren 18an, adiskidetzeko ekitaldia egin zuten bi aldeek: Goirizelaiak eta bi hedabideen ordezkariek ez zuten onartu eskaria. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-03

6 adiskidetzeko orri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Adiskidetzeko orri honen helburua da enpresak abenikoa egitea honi buruz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte-arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat ereduren bilduma elebiduna, Askoren artean, EHU, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus