Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzeraeraginezko 1 izond atzeraeragina duena; atzeraeraginarena, atzeraeraginari dagokiona.

Espainiako Legediak ez du atzeraeraginezko printzipioa onartzen, lege berriak akusatuari kalte egiten dionean behintzat.  Berria - Harian   2005-05-27

Hortaz, legearen atzeraeraginezko irakurketa egin du Fiskaltzak, eta hori Frantziako Zuzenbide Penalaren kontrakoa da erabat!  Berria - Mundua   2004-12-04

2 atzeraeraginezko izaera (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Besteak beste, ez du begi onez ikusten alderdi bat legez kanpo uzteko eskaera 50 diputatu edota senatarik egin ahal izatea eta ezta legeak atzeraeraginezko izaera izatea ere. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-04-30

Izan ere, ez dauka inolako asmorik aztertu behar diren hitzarmenen soldaten atzeraeraginezko izaera onartzeko. ETC-prentsa   Argia, 2006-03-19

Horrekin batera, beharrezkoa izango da tratamendu-programan edo norbere burua laguntzeko taldean bi hilabetez aritzea eta, laguntza emanez gero, atzeraeraginezko izaera izango du. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-04-04

Nafarroak, berriz, orain arteko sei hilabeteko epeari eutsiko dio, "eta atzeraeraginezko izaera izanen du, Espainiako Gobernuaren legean ez bezala". ETC-prentsa   Berria, 2012-07-25

Iragan astean parlamentu israeldarrak Palestinan eraikitako eta ilegaltzat hartzen diren kokagune guztiak atzeraeraginezko izaeraz legeztatzen dituen legerako bere aurretiazko onespena eman du. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-29

Aspaldiko borroka da zor-kitatzea, eta lorpen handia litzateke legez hala zehaztea, baina lortuz gero ere ez dirudi atzeraeraginezko izaera izango duenik, aurka agertu baita Kongresuaren gehiengoa. ETC-prentsa   Argia, 2018-12-23

Oinarri-legeak ez du atzeraeraginezko izaera duten arauak ematekoahalmenik ematerik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku-hartzeko teknikak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2010

Espainiako gobernuak bere egin zuen oligopolioak adierazitako teoria eta, 2012an, atzeraeraginezko izaerarekin, pizgarri-sistema amaitutzat eman zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Ez zen gerra garaiko jardun militarra soilik epaitzen, gerra aurreko lan eta ideologia politikoa ere bai, bere atzeraeraginezko izaerak 1934ko urrira arte eramaten zuelako zigorraldia. ETC-entziklopedia   Erantzukizun Politikoen Legea, Wikipedia

3 atzeraeraginezko ondorio (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Etenaldi hau salerosketen berpiztearekin, honek industrian nahiz etekinetan dituen atzeraeraginezko ondorioen bitartez, luze atzeratuko da ordea. ETC-literatura, saiakera   Etika eta politika, Immanuel Kant (Josu Zabaleta), EHU, 2012

Egia batek atzeraeraginezko ondorioak sortzen ditu bera baino lehenago sortutako beste egia batzuetan. ETC-literatura, saiakera   Konpromisorik gabeko filosofia, Xabier Insausti / Irati Oliden, Jakin, 2012

Candido Saseta gudari omendu berria ere eroriko da EAE-ANV legez kanporatzen dutenean, atzeraeraginezko ondoriozETC-prentsa   Berria, 2008-06-06

Gorrotozko erabakiek, pertsonari askatasuna ukatzeak adibidez, ezin dute atzeraeraginezko ondoriorik izan. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-23

Bi aldiz bakarrik aurkeztu badaiteke ere presidenteak argi utzi du legeak ez duela atzeraeraginezko ondoriorikETC-prentsa   Berria, 2012-05-08

Baina Parlamentuak erabaki zuen lege horrek atzeraeraginezko ondorioa zuela, eta horregatik, Viktoria izendatu zuten ofizialki printzesa oinorde. ETC-entziklopedia   Viktoria Suediakoa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus