Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerabide 1 iz atzera egiteko modua.

Gauzak oso urrun joan dituk, eta ez zagok atzerabiderik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 75. orr.

Atzerabidea jada ezinezko, batasunaren integrazio politiko gehiago eta Estatu-nazioen hutsaltasuna areago, ez da gelditzen beste irtenbiderik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

oztopoa, eragozgarria.

Eta urrunera bidalitako konpainien atzerabidea arriskutsua litzateke, eraso oldarkorra gertatuz gero.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 105. orr.

Zenbat eta argiago ageri zaion atsekabetuari egoerak atzerabiderik ez duela, pentsatu zuen, antza, lagunak, orduan eta lehenago aurkituko du kontsolamenduaren ardoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 132. orr.

Eta galtzen bada, batzuetan ez da atzerabiderik izaten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

Eta okerrena da emana izan zaigun hala-moduzko askatasun horren erabilera okerrak eraman gaituela atzerabiderik eta konponbiderik gabeko egoitza horretara.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Segundo batean isilik gelditu da, bere idi gisatuaren erdia eta ogi xerra oso bat garbiro eta atzerabiderik gabe desagerrarazteko denbora.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus