Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzera2 1 adlag berriz, ostera, beste behin.

Oraindik ez gintuztela derrotatu, poster bat osatu genuen egunkari txatalez, edukiko zutela atzera ere gure berri, plaza errearen argazkiekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 164. orr.

Norbaitek, auskalo non esnatzerakoan, atzera berriz auskalo non, ametsetan seguruena, ikusitako dinosauro bera ikusi zuenekoa, alegia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 40. orr.

Hainbat aldiz ikusitako erretratuak dira, bolada baten ostean berriz hartu eta atzera harrapatzen gaituztenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 17. orr.

Halere, espaloia gurutzatzera zihoala, buelta eman eta atzera dendaren sarrerarako bidea egin zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 131. orr.

Hildakoak, ordea, etorri egiten dituk atzera; itsasoak ez ditik hartu nahi.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.

Zigorra guztiz betetzeke, atzera ere Eibarren izan behar zuen Jazinto Rivasek gerra amaitu orduko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 25. orr.

Oraingoz osoki inposiblea, ordea, mendebaleko pentsamendu razionala bere erlatibismotik sendatzeko, atzera metafisika platonikora itzultzeak dirudi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.

Line hartako lanek atzerapenak omen zekartzaten atzera ere.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 137. orr.

Une batez, hanka-besoei eragin eta ur gainera ateratzea lortu nuen, baina Olatu baten O itzelak ur azpira eraman ninduen atzera, Pixtien P txiki eta handiz betetako inguru batera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

2 atzera berriz berriz, ostera.

Atzera berriz politika protekzionistei heltzea pentsatzen ari dela ere ohartarazi zuen.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Eskerrak eman nizkion, atzera berriz paperok karteran sartzen nituela, itxura denez nik neuk ere adeitsuegi, berehalaxe baliatu baitzen egokiera hartaz niri galdezka jarraitzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Horrek semea ekarri dio gogora atzera berriz.     «Bizia lo», 2003 - 53. orr.

Behin betiko zurekin hitz egin beharra neukan; gero atzera berriz nire ilunpera itzuliko naiz mutu, zure ondoan beti mutu egon naizen bezala.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.

Andrearen aurpegitik arrautza formako buru txikira eta atzera berriz andrearen aurpegira zerabiltzan gizonak begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.

Bata lehenik eta bestea ondoren, ohetik jaiki eta loaldiaren ondoko pixa erreka egin genuen, atzera berriz ohera itzultzeko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 101. orr.

Gero, atzera berriz txabolara zihoala, bere koldarkeria madarikatu zuen behin eta berriro.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus