Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzendu, atzen(du), atzentzen da/du ad ahaztu, eta bereziki ahaztuxe izan.

1001 gauetako Xerazade haren antzera, herioaren ezpata atzentzeko kontu-kontari ari zaigu Brooklyngo aztia, narrazioaren festa etengabeko batean.  Berria - Kultura   2004-12-29

Atzerriko azkenportu horretan, ordurako zure herriak ahaztuta izango zaituelako, edota zeuk ere zeure herria zer den ia atzenduta izango duzulako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.

-Ahal duzularik, baina ez atzendu, faborez.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 89. orr.

Interes handia piztu du gaur egun ingeniari eta kirurgialarien artean, luzaroan atzenduta egon eta gero, giltzaduren lubrikazioaren ikerketak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Gorrotatuko zaituzte eta, ahal izanez gero, hil ere hilko zaituzte, behartzen dituzulako jabetzera jakin bai baina bizi lasaiaren truke atzendu nahi zuten horretaz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 340. orr.

Gogotik atzendua nuen aspaldiko gertaera hori, harik eta lehengo horretan, oso modan dagoen hondartza batean, emakume dotore, pinpirin, xarmant, maitagarri, begirunea zioten gizonez inguratu bat ikusi nuen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.

Haren zantzuan zebilen, haren aztarna aurkitzen zuen nonahi, baina gainerakook atzendu samarra geneukan Vladimir, zertan uka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.

Ez omen zion, bezero gehienekin egin ohi zuen bezala, bere aldakak nagiki mugituz ezer lizunik esan, edo bere biluztasunaren aurrerapen gisa, gabardina bizkarreraino atzenduz, bere bularrak hanpatu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Eta gauero haurraren lilura-nahiak irabazi egiten dio amaren nekeari, etzanaulkiak ordu horretan bertan igortzen dion atseden-eskaintza atzenduz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzendu gabe (3); atzendu samarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus