Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atzenarazi, atzenaraz, atzernarazten du ad atzentzera behartu.
Nea zuloan otordu txikia jateko betarik ez diete uzten eta, gosea atzenarazteko, koka hosto mingotsak eta lejia mastekatzen dituzte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.
Indianoa ohituta zegoen neskak aise errenditzera, dirua berogarri ezin hobea baita bakartien ohetarako, eta Juana Bixentaren ezezkoak atzenarazi ordez, adoretu egin zuen gizona. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Ausartzia osoz, han nizkioan, susmoek atzenarazirik manerak, zigiluak hautsi haien errege-mandatuari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.