Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adiskidetza (orobat adixkidetza g.er.) adiskidetasuna.

Erakunde palestinar guztien arteko elkarlana eta adiskidetza bilatzen dugu.  Berria - Mundua   2004-03-10

Bi printzeak Rhin ibaiaren erdian kokatutako ontzi batean bildu ziren, eta adiskidetza betikoa zin egin zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.

Wicked-ek bi sorginen arteko adiskidetza harremana kontatzen du.  Berria - Kultura   2004-06-06

Su-eten iraunkorrak itxaropenerako, elkarbizitzarako, adiskidetzarako eta normalizazio politikorako atea ireki du Euskadin.  Berria - Harian   2006-03-23

Alderdi politikook elkarbizitzari, adiskidetzari eta normalizazio politikoari buruz eztabaidatu ahal izango dugu, euskal hiritarrek askatasunez adierazitako borondatea eta erabakia errespetatuta.  Berria - Harian   2006-03-23

Bakearen eta adiskidetzaren kultura zabaltzen duten hiriei saria ematen die UNESCOk, 1996tik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus