Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkena eta atzena antzerakoak dira, eta bada udatzen esaten duenik ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.
Horietako bat, atzen samarrekoa, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea dugu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.
Zorionekoak bost bider, atzen egunera arte, uztarri hautsi gabean amodioak harrapatu zituenak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.
Atzena marmarka hasi zen (eta ez marmarra atzeraka hasi zen) baina leku bat hutsik begiz jorik (eta ez begi joriz laku bat husturik), han joan zen itsumustuan (eta ez zen musean joan itsu-itsuan). Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 61. orr.
-Noiz hitz egin huen harekin atzena? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Apretagile batek sartu behar izan zuen borrokaldian, eta ostikoka eta bultzaka, bereizi zituen atzenean bi arerioak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.
Eta hainbeste sortzailek zalakatu du, non atzenean sorkari arrotz, itxuragabe, eta izugarri bihurtu den. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.
Ezin izan dut erdi bidean geratu; beti, atzenean, galdera bat nagusitu izan zait: nor/zer da gizakia? Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 14. orr.
Eskopeta txar bat zeraman, atzen-atzenean baizik ezin balia zezakeena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.
Azken urteotan Ipar Euskal Herriko gainerateko herri guztiak Bil ta Garbi sindikatuan antolatu dira hondakinen arazoari aterabidea atzeneko gutiziaz. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Argiaren ahultasunak ez zigun atzeneko partea ikusten uzten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.
Atzeneko honek, Sarako erretoraren pasarte sonatu hura ekarri dit gogora. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 72. orr.
Mexikora joatekoa zen, eta atzeneko unean egonalditxo bat egin nahi zuela Habanan esan zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 114. orr.
Eman zioten gizonek atzeneko eskualdia zirkuari, eta igandean, jendea bezperetatik ateratzen ari zen unean, atzetik agurea zuela, hezlea azaldu zen Urbiako plazan, elizaren aurrean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
Baina Elizak atzenerako bereganatu egin zuen eliza laikoon gobernua, batez ere Clunyko erreformarekin hasi eta gehienak bere agindupera para zituen arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.
Atzenerako IRA ofizialekoak berarekin aspertu eta taldetik kanporatu zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 222. orr.