Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atzemate iz atzeman aditzari dagokion ekintza.
"Informazio sekretu ona elkarbanatzea, haiek Al Kaeda atzematea eta justiziaren aurrera eramateko prest egotea" da helburu hori lortzeko modua, Bushen ustez. Berria - Mundua 2006-03-05
Urrun zegoen oraindik, baina bizkor heldu zen, errepidea irentsiz, gu ahalik eta lehenen atzematea xede. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 125. orr.
Beti denbora laburrez, harik eta Eduarda andrea atzematea lortu zuen arte. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 158. orr.
-Hain zaila al zen iruzurra atzematea? -ausartu zen galdetzera Maiza. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.