Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzemanezin izond atzematen ezinezkoa dena.

Aldi berean, ordea, bazuen ingurukoengandik babesten zuen zerbait, atzemanezina zela sentiarazten zizun zerbait.     «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Arraro samarra sentitu arren, ulergarria zitzaion artikulu gehientsuenetako euskara, baina artikulu askoren mamian kontu askotxo zitzaizkion guztiz arrotz, urrun, atzemanezin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Jendea zutitu, begiak itxi eta hatzekin airea ukitzen saiatzen da, guretzat atzemanezina dena heldu nahian: aireko ore ikusezinarekin ogi sakratua laztantzen ari bailiran.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 77. orr.

Eta orain galdetuko lidake buruargiren batek, oldarrean: eta eternitartea atzemanezina bada?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Berez atzemanezina zen hutsunea finkatuz joan da erlazio aldakor horretan.  Berria - Kultura   2004-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus