Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzelari 1 iz pilota-jokoan zein taldekako beste zenbait kiroletan atzean jartzen den jokalaria.

Egun taldean dauden erdiko atzelariek ere makina bat lan dute sasoi batekoak ahaztarazten.  Berria - Kirola   2006-03-02

Baloia hartu zuen, atzelari bat gainditu, beste bati baloia hankartetik pasatu eta gero, atezainak orkatilatik heldu ote zion ziur ez bazegoen ere, lurrera jausi zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Martinek mutil frantses-euskaldun bat aukeratu zuen atzelari, Artxipiren okindegian ofiziale zegoena eta Bautista Urbide deitzen zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Orain arte ez zaizkizu sekula praka laburretan pilota baten atzetik dabiltzan aurrelari, atzelari eta defentsak hain hutsalak iruditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 39. orr.

Horregatik, Lauaxetaren atzelari lanetara sartu nintzen frontoira, baina alferrik izan zen, 22 eta 8 irabazi baitzigun hala ere mutiko isilak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 72. orr.

Hire aita aurrelaria zuan, ni hegala, besteak atzelari eta eskuineko erdilari, ez nauk gogoratzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Katxok errabiaz ekiten zion pilotari, falta bat egin eta sutan jartzen zen; amorratuta, lurra jotzen zuen xisterarekin eta atzelariari leporatzen zion gertatzen ari zen guztiaren errua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

2 iz peioratiboki esanda, gizonezkoekin sexu harremanak dituen gizonezkoa.

Atzelariak esaten zaie grina horretara emanak direnei; baina, atzelaria izatekotan, Eugeni, osorik izan beharra dago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 124. orr.

Gorroto dut Freddy Mercury, atzelari halakoa...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 168. orr.

Baita maritxu eta atzelari ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.

Burua zelan atzera bota erakutsi dit odol jarioa eteteko, eta beltzez jantzitakoaren gainean zera azpimarratu du: "ijitoa", gero, labur hausnartu ostean, gaineratu du: "atzelaria duk, hori ziur".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzelari argentinarra (6); atzelari bakarra (4); atzelari bat (13); atzelari batek (6); atzelari baten (3); atzelari beteranoak (3); atzelari brasildarra (4); atzelari errioxarrak (3); atzelari espainiarrak (4); atzelari frantziarra fitxatu (3); atzelari gasteiztarrak (4); atzelari gaztea (5); atzelari gazteak (8); atzelari greziarrak (3); atzelari iruindarrak (3); atzelari madrildarrak (3); atzelari nafarra (3); atzelari nafarrak (3); atzelari postuan (7); atzelari txuri (3); atzelari zentrala (6); aurrelariek atzelari (3); baina atzelari (4); bi atzelari (12); bost atzelari (6); brechet atzelari frantziarra (3); da atzelari (3); du atzelari (3); erdiko atzelari gisa (4); esan zuen atzelari (3); eskuin hegaleko atzelari (6); ezker atzelari (3); ezker hegaleko atzelari (4); hegaleko atzelari gisa (3); jeremie brechet atzelari (3); lau atzelari (6); urteko atzelari (5)

atzelaria bere (3); atzelaria da (19); atzelaria ez (3); atzelaria izan arren (5); atzelaria izan zen (6); beizamako atzelaria (4); burlatako atzelaria (4); doneztebeko atzelaria (3); duen atzelaria (4); erdiko atzelaria (10); ezker hegaleko atzelaria (3); leitzako atzelaria (4); lizarrako atzelaria (4); mugaireko atzelaria (3); primerako atzelaria (3); x alaveseko atzelaria (3); x asegarceko atzelaria (5); x aspeko atzelaria (3); x athleticeko atzelaria (3); x osasunako atzelaria (10)

abartzuzako atzelariak (5); athleticeko atzelariak (4); atzelariak asko (3); atzelariak atzo azpimarratu (3); atzelariak bere (3); atzelariak ere (4); atzelariak eskua (3); atzelariak ez dira (3); atzelariak izan (3); atzelariak partida (4); azpeitiko atzelariak (4); beizamako atzelariak (5); bere atzelariak (4); bi atzelariak (15); burlatako atzelariak (7); doneztebeko atzelariak (5); erdiko atzelariak (17); etxarriko atzelariak (10); ezkarozeko atzelariak (4); ezker hegaleko atzelariak (3); leitzako atzelariak (6); lizarrako atzelariak (9); mugaireko atzelariak (3); osasunako atzelariak (3); realeko atzelariak (6); taldeko atzelariak (6); zubiriko atzelariak (7); zuen atzelariak (4)

atzelariaren hutsunea (3)

atzelariek ere (3); atzelariek ez dute (5); bi atzelariek (5); erdiko atzelariek (3); realeko atzelariek (3)

atzelarien artean (10); atzelarien arteko lehia (3); bi atzelarien (3); erdilari eta atzelarien (3)

bi atzelarik (3)

atzelarirekin aritu (3); atzelarirekin jokatu (3); bost atzelarirekin (9); erdiko hiru atzelarirekin (4); lau atzelarirekin (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus