Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzun bitza zuen eskariak eta adiskidetu bedi zuekin. Elizen arteko biblia 2 M 1,5
Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai baitziren lehen. Elizen arteko biblia Lk 23,12
Izango ote luke aukera hoberik bere nagusiarekin adiskidetzeko, gure mutilei lepoa moztuz baino? Elizen arteko biblia 1 Sm 29,4
Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du. Elizen arteko biblia 2 Ko 5,18
Jaun ahalguztidunak, haserretuta, eskutik utzia bazuen ere, berriro adiskidetu ondoren, bere edertasun osoan berriztatu zuen. Elizen arteko biblia 2 M 5,20
Mundu honetan edozer lor daiteke, gauza bat izan ezik: bisita ez itzultzeagatik etsaitu diren bi dama adiskidetzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.
Honela, lehenengo aitaren bekatuagatik ilunpearen menpean kateetan gintuen printzearen eskutik gu atera eta Aita Jainkoarekin adiskidetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.
Gero, otoitz egin zuten elkarrekin, Jaun errukitsuari bere zerbitzariekin erabat adiskidetzeko eskatuz. Elizen arteko biblia 2 M 8,29
Ni ahalegintzen naiz adiskidetzen, baina berak beti bezala jarraitzen du, erantzun txarra besterik ez dit ematen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 285. orr.
Laster adiskidetzen ginen, hori ere egia da, baina ez genituen inoiz ere liskarraren nondik norakoak argitzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 29. orr.
Aurkitu egin dugu, denok ere, mesfidantza eta antipatia gaizto guztien azpian, batzen eta senidetzen gaituen hitza, eta esan ere esan diogu geure buruari bazela adiskidetzeko ordua, bai behintzat adiskidetzen hastekoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 121. orr.
Honela, lehenengo aitaren bekatuagatik ilunpearen menpean kateetan gintuen printzearen eskutik gu atera eta Aita Jainkoarekin adiskidetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.
Erabaki honek adiskidetzen zaitu zeure antzeko ardurak dituztenekin. Berria - Kultura 2006-04-01
Erlijio lehiakideak beren artean adiskidetu egin litezke elkarren ondoan bizitzeko, mundu sinikoan eta indikoan bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.
Paranoia horrexek adiskidetzen du bere zoriarekin, neguak gizona etxearekin adiskidetzen zuen gisan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.
Sandro mendian ikusteak munduarekin adiskidetzen zintuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.
Galminak bizimindu egiten gaitu, eta biziarazten, urduritzen, tirtiritzen, xaxpikitzen, ezinegon gozo batez janzten, asetzerik izan ez dezakeen gose-egarri batekin adiskidetzen..., eta hori ez da komeni nonbait, eta horixe da dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.
Zer egin behar lukete orduan bihotzak eta buruak elkarrekin adiskidetzeko, teologiaren forman plataforma komuna eraikitzeko porrot historikoaren argitan? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.
Giza generoarekin adiskidetzen zaituzten nobela horietako bat da. Berria - Kultura 2006-03-15
Benetako bakean adiskidetzen zituen, lehen, Kristorengandik aldenduta, salbamenetik urruti aurkitzen zirenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.
Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz. Elizen arteko biblia Ef 2,16
Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena. Elizen arteko biblia 2 Ko 5,19
adiskidetu egin (10); adiskidetu egin ziren (5); adiskidetu eta (4); adiskidetu ginen (5); adiskidetu nahi (3); adiskidetu ondoren (3); adiskidetu zen (4); adiskidetu ziren (6); adiskidetzea eta (7); adiskidetzea ez (4); adiskidetzea ez da (3); adiskidetzea lortu (5); adiskidetzearen alde (4); adiskidetzearen aldeko (5); arteko adiskidetzea (5); berehala adiskidetu (4); berekin adiskidetu (3); berriro adiskidetu (3); eta adiskidetu (4); eta adiskidetzea (15); eta adiskidetzearen (9); eta adiskidetzearen aldeko (3); eta adiskidetzeko (5); gizartearen adiskidetzea (4); jainkoarekin adiskidetu (3)