Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzealde 1 iz atzeko aldea.
2 iz (pluralean nahiz singularrean) ipurtaldea.

Bat-batean ile beltz luzedun neska baten atzealdeak balizko gomutapenetatik atera zaitu bortizki.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 39. orr.

Galdeketa honetan, aurpegian, buruaren atzealdean eta lepoan eskuekin kolpatu ninduten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Atzealdetik zeukaten ilargia eta, horregatik, mutilak ezin zizkien ez aurpegiak ez begiak ikusi.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 219. orr.

Edurne Caterpilar bere jesarlekutik altxatu, eta biziro estutu zuen bere kontra, atzealdeko titiak nahigabe zanpatuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.

Mapa, hark eramaten du beti, motxilaren atzealdeko zorroan, oso eskura, behar duenean hartzeko.     «Bizia lo», 2003 - 129. orr.

Baina maltzur alaenak, bere atzealdean ematea utzirik, arbolari ematen hasi zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.

Bost ehun liberako paperak agertu bezain laster desagertzen ziren, betaurreko ilunen atzealdean gorde gizonen papoetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

Ama sukaldera etortzen zen, atzealdea garbitzera balde batean; trapu mutur batez sikatu, eta lotara itzultzen zen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.

Gutun honek zuenera iristea lortu badu, paper honetan bilduta iritsi zaizuen erretratu hori atzealdean datorren helbidera eramateko faborea egin behar didazue.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 177. orr.

Hedabideen lana ez baita itxuraz gertatzen dena kontatzea, benetan gertatzen dena baizik, bere plegu, zimur eta atzealde guztiekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 90. orr.

Halako batean jarri naiz ikaslerik saiatuenetako baten atzealdean, eta ikusi dut hasiera-hasieran oker bat egin duela, eta gainerako guztia ere gaizki ari dela erantzuten lehen oker horren erruz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 134. orr.

-Kaixo, Mona -oihukatu zuen norbaitek saloiaren atzealdetik, pianoaren ondotik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 33. orr.

Iazko denboraldian atzealdean aritutako lau jokalari ez daude aurten.  Berria - Kirola   2004-08-04

Aurretik buru-soila zen, baina ile hori-grisaxka zuen buruaren atzealdean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai bezala)

Dena den, belaun atzealdeko zuntz arazoak dituela dio, eta gerritik "asko tiratzen" diotela.  Berria - Kirola   2004-01-24

-Begiak! -amaitu zuen esaldia Justok, lepo atzealdean hotzikara zabaltzen sumatzen zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 188. orr.

Gol atzealdera urrutiratu zen mornatarrak atzetik zituela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 176. orr.

Orduan beltzarana bizkarra ferekatzen hasi zaio; makurrarazi du haren gorputz atzealdea begi bistan izateko, arrakala igurtzi dio eta hatz bat zuloan sartzen saiatu da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 48. orr.

Mikelen kilika belarri atzealdean dago.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus