Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lokartu aurretik dendan bertan oinetako atzazalak mozten jardun zuen eta gero, haren zurrungak, haren zerak... Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 94. orr.
Neskatoaren atzazal luzeen muturrek Egutxiren belarri-gingila ziztatu zuten arinki. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.
Matiasek atzazal baten punta ere jokatuko zukeen halako kasuak ez zirela munduan beste bi. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 78. orr.
Atzazal batzuk luze samarrak zeuzkala ohartu zen eta, atzamarren puntaz, behatz lodi batena ebaki zuen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 93. orr.
Pentsakor geratu zen burumakur, arreta handiaz atzazalak aztertzen zituela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 380. orr.
Zorri bilaketak kontzentrazio handia eskatzen zuen, atsegina zen gero bilaketa eta, batez ere, zorria bi atzazalen artean ipini eta zanpatzea, eta krak soinuak mendekuaren sinbolismoa zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.
Ilea arranoaren lumak bezain luze egin zitzaion eta atzazalak hegazti harraparienak bezalako. Elizen arteko biblia Dn 4,30
atzazkal beltzez margotu horiekin. Berria - Kultura 2004-08-12
atzazalak ere (3); atzazalak lepoan (3)
atzazaletaraino zeharkatu nau (3); atzazaletaraino zeharkatu nauen (3); behatzetako atzazaletaraino zeharkatu (6); ileetatik behatzetako atzazaletaraino (7)