Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzarri2 izond buruargia, iratzarria.

Bidaian, berriz ere, erdi logale erdi atzarria eman dizut.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.

Setheren samurtasuna, Paul D-ren lepoko bitxia ikustean... haren hiru eztenak, kriskitin-sugekume atzarrien antzekoak, metro erdi bat gora zutik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 366. orr.

Jakiteko joeran, jakinduriarako atrebentzian, gizon atzarria eta ausarta da, filosofoak ausartzia hori maite baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Atea iragan bezain laster, neskaren begi atzarriak alde batera eta bestera mugitu dira bizkor, joan-etorri bakoitzean tugurioaren zati bat zorrotz aztertuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus