Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atzaparkatu, (orobat atzamartu) atzaparka(tu), atzaparkatzen 1 du ad atzaparra ezarri, atzaparrez jo. ik atzapartu.
-Tigreak akometatu nau eta atzaparkatu nau! -erran zuen Mattinek. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.
"Euria!" eta eztarria atzaparkatzen zuen, odolezko errubiak agertu arte, gauerdiko bere azalean distiratsu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 336. orr.
Hankak ero, airea atzaparkatu du katuak bere herioan, uzkur-uzkur egin, gelditu, eta isildu egin da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.
Gustura atzamartuko lituzke, amorruz, azazkalak sartuta, eta laranja bezala larrutu, Marseauren masail bermiloiak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.
2 du ad lurrean edo, atzaparrez arakatu.
Lurra atzaparkatzeko desioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.